Angelu (geometria): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Erreferentzia zerrenda
t Robot: Cosmetic changes
1. lerroa:
[[FileFitxategi:Angulo positivo.svg|thumb|150px|45 [[gradu sexagesimal|graduko]] edo [[pi]] laurden [[radian]]eko '''angelu''' bat.]]
 
[[Geometria]]n, '''angelua''' jatorri edo erpin berdina duten bi [[erdizuzen]]ek osatzen duten irudia da. Angeluen zabalera [[gradu sexagesimal]]etan, [[radian]]etan edo [[gradu ehundar]]retan neurtzen da.
 
== Etimologia ==
 
Angelu hitza latinezko ''angulus'' ([[euskara]]z ''izkin'') hitzetik dator. [[Grekera]]zko ''ankylοs'' (euskaraz, ''oker'', ''bihurri'') hitzetik eta [[indoeuropar]]rezko ''ank-'' errotik (euskaraz, ''okertu'', ''bihurritu'') ere eratortzen da.
 
== Adierazpena ==
 
[[FileFitxategi:Angular (PSF).svg|thumb|right|170px|'''x''' angelua <math>\angle{ACB}</math> ere adieraz daiteke.]]
 
Irudi geometrikoetan, angeluak irudiko hiru punturen bitartez adierazten dira. Adibidez, bitez A, B eta C puntuak; erpina A puntuan duen angelua, erdizuzenak AB eta AC bidez definiturik, bi era hauetara adieraz daiteke:
21. lerroa:
Adierazpen [[matematika|matematikoetan]] ordea, ohizkoa da angeluak letra grekoen bitartez adieraztea: α, β, γ, θ, ...<ref>[[π]] letra ordea ez da erabili behar, matematikan eta geometrian berariazko esanahia duelako.</ref> Letra latindarrak (a,b,c, ...) ere erabiltzen dira.
 
== Angeluen neurketa ==
[[ImageFitxategi:Angle measure.svg|left|thumb|<var>θ</var> '''angeluaren neurria''' <var>s</var> arkuaren luzeraren eta <var>r</var> [[erradio]]aren luzeraren arteko arrazoiak ematen du.]]
[[ImageFitxategi:Angle radian.svg|right|thumb|150px|'''Radian bateko angelua''': erradioak eta arkuak luzera berdina dute.]]
 
Angelu baten zabalera neurtzeko erdizuzen batetik bestera biratutako zirkunferentzia-arkutik, zentrua angeluko [[erpin]]ean izanik, abiatu behar da.
29. lerroa:
Ondoren, <var>s</var> arkuaren luzera <var>r</var> [[erradio]]az zatitzen da. Emaitza angeluaren neurria izango da [[radian]] (rad, labur) izeneko unitatetan. Angelu baterako, arkua marrazteko erradioa aldatzen bada, arkuaren luzera ere proportzioan aldatuko da eta beraz angeluaren neurria konstantea izango da.
 
[[FileFitxategi:Radian-common.svg|center|thumb|350px|Neurri ezberdinetako angeluak, radianetan]]
 
Angelua radianetan ez baizik eta beste unitate-sistema batean neurtu nahi bada, <math>s/r\,</math> zatidura <math>k\,</math> berariazko [[konstante]] batez biderkatu beharko da.
 
=== Sistema hirurogeitarra ===
 
Sistema hirurogeitar edo [[Sistema sexagesimal|sexagesimalsexagesimalean]]ean, [[zirkunferentzia]] oso bat inguratzen duen angelua 360 gradu sexagesimaleko neurria du (360° idazten da). Horrela, angeluko arkuak zirkunferentzia osoa hartzen duenean angeluaren neurria 2π radianekoa denez, [[hiruko erregela]] sinple batez frogatzen da, sistema hirurogeitarrera aldatzeko <math>s/r\,</math> erlazioari biderkatu beharreko konstantea <math>k=\frac{2\pi}{360}</math> dela.
 
Horrela, adibidez <math>3\pi/2\,</math> radianeko angeluaren neurria, sistema hirurogeitarrean, <math>(\pi/2)\times(360/2\pi)=90\,</math> gradukoa da <ref>Gradu kopurua [[zenbaki oso]]a ez denean, zati dezimala 60 balioaz biderkatzen da eta emaitza gradu azpiko minutuak (' ikurrez) dira, minutu kopuruaren zati dezimalarekin berdin egiten da, segunduak (' ' ikurrez) sortzen dira. Adibidez, 12.341 gradu 12 gradu (0.341×60=20.46), 20 minutu (0.46×60=27.6) eta 27.6 segundu dira, hau da 12° 20' 27.6' '.</ref>.
 
=== Sistema ehundarra ===
 
Sistema ehundarrean, [[angelu zuzen]]aren neurria 100 [[gradu ehundar]]rekoa (100<sup>g</sup> idazten da) da (sistema sexagesimalean 90° da). [[Zirkulu]] osoko angelua 400 gradu (400<sup>g</sup>) du. Radianak gradu ehundarretara bihurtzeko biderkatu beharreko konstantea <math>k=\frac{2\pi}{400}</math>.
 
=== Beste sistemak ===
 
* '''Puntua''', [[itsasketa]]n erabiltzen da eta zirkulu osoaren 1/32 hartzen du. [[Angelu zuzen]] batek, beraz, 8 puntu ditu.
* '''Ordu-angelua''', [[astronomia]]n erabiltzen da eta zirkulu osoaren 1/24 hartzen du. Beraz, 1 ordu = 360/12=15° = π/12 rad.
 
=== Eskuzko neurketak ===
 
[[FileFitxategi:Goniometro.jpg|thumb|250px|180°ko zabalera duen '''angelu-garraiagailua''', sistema hirurogeitarrean.]]
 
Eskuz, [[angelu-garraiagailu]]a erabiliz neurtzen dira angeluak. [[Zirkulu]] edo zirkulu-erdi graduatu batez osaturik, angelu-garraigailuaren jatorria angeluaren erdizuzen baten gainean kokatuz, garraigailuak beste erdizuzenean adierazten duen balioa izango da angeluaren neurria.
 
=== Begizko hurbilketak ===
 
Urrutiko objektuek osatzen duten angeluen neurria [[beso]]a luzatuz hurbildu daiteke<ref>{{en}} [http://www.austinastro.org/angles.html How to estimate angles in the sky], Austin Astronomical Society.</ref><ref>Pertsona bakoitzaren besoa eta eskua nolakoak diren, errore handiak sor daitezke.</ref>:
* [[Hatz]] txikiaren zabalera betetzen duen objektu baten angelua da 1.5° da gutxigorabehera.
* Hatz txikia eta ondoko bi hatzak batera jarriz, hiru hatzak betetzen dituen zabalera duen angeluaren neurria 5° da gutxigorabehera.
* [[Esku]]a ixten bada, [[erpuru]]a barrura sartuz, ukabila betetzen duen angeluaren neurria 10° da gutxigorabehera.
* [[Hatz erakusle]]a eta [[hatz txiki]]a luzatezne badira, tartekoak bilduz, bien arteko angelua 20° da gutxigorabehera.
 
Gainera, [[eguzkia]]k eta [[ilargia]]k zeruan hartzen duten eremuak osatzen duen angelua 0.5° da gutxigorabehera.
 
== Angelu motak ==
 
=== Neurriari buruz ===
 
* 90 gradu hirurogeitarreko (π/2 rad edo 100 gradu ehundar) angeluari '''angelu zuzen''' deritzo.
* [[Angelu zuzen]]a baino neurri txikiagoa duten angeluei '''angelu zorrotz''' deritze.
* 180 gradu hirurogeitarreko (π rad edo 200 gradu ehundar) angeluari '''angelu lau''' edo '''angelu kolineal''' deritzo.
* Angelu zuzenetik [[angelu lau]]rako bitarteko neurria duten angeluei (90°-180°) '''angelu kamuts''' deritze.
* '''Angelu osoa''' zirkulu osoa hartzen duten angelua da (360°, 2π rad edo 400 gradu ehundar).
* '''Angelu nulua''' 0° edo 0 rad neurria duena da.
* Bi erdizuzenek bi angelu sortzen dute: '''angelu ganbila''' (edo sarkorra) eta '''angelu ahurra''' (edo irtenkorra). [[Angelu ganbil]]a 180°tik beherakoa da. [[Angelu ahur]]ra 180°tik gorakoa da.
 
 
87. lerroa:
</gallery>
 
=== Erlazionaturiko angeluak ===
 
Bi angelu beraien artean duten erlazioari buruz, zenbait angelu mota ezartzen da:
 
* '''Angelu auzokideak''' alde komun bat dutenak dira, beste biek zuzen bat osatzen ez badute.
* '''Angelu osagarriak''' hauen neurrien batura 90° dutenak dira. '''Angelu baten angelu osagarria''' biak batera [[angelu zuzen]] osatzeko behar den hura da.
* '''Angelu betegarriak''' hauen neurrien batura 180° dutenak dira. '''Angelu baten angelu betegarria''' biak batera [[angelu lau]] bat osatzeko behar den hura da.
* '''Angelu konjugatuak''' hauen neurrien batura 360° dutenak dira.
* '''Angelu kongruenteak''' (edo isometrikoak) neurri berdina dutenak dira.
* '''Erpinez aurkako angeluak''' angelu bateko erdizuzenak besteko erdizuzenen luzapenak dira. [[Erpinez aurkako angelu]]ak kongruenteak dira.
 
<gallery>
107. lerroa:
</gallery>
 
=== Angelu positiboak eta negatiboak ===
 
[[FileFitxategi:Arco6.png|thumb|right|150px|'''Angelu positibo''' eta '''angelu negatibo''' bat [[trigonometria]]n erabiltzen den [[zirkunferentzia goniometriko]] batean.]]
 
[[Geometria]]n, angelu guztiak positiboak dira: beren neurria erdizuzenen arteko arkuaren luzera absolutua da. [[Trigonometria]]n ordea, angeluko arkua biratzeko norabidea kontuan hartzen da. Arkua erlojuko orratzen aurkako zentzuan biratzen bada, angeluaren neurria positiboa da. Angeluko arkua erlojuko orratzen berezko zentzuan biratzen bada, angeluaren neurria negatiboa izango da.
 
=== Angeluak poligono batean ===
 
[[Poligono]] batean, '''barne angelua''' ondoz ondoko aldeek barnerantz osaturikoa da. '''Kanpo angelua''', berriz, alde batek eta beste baten kanporako luzapenak osaturikoa da. Poligonoko erpin bateko barne angelua eta kanpo angelua betegarriak dira. '''Aurkako angeluak''' alde edo erdizuzen komunik ez duten haiek dira.
119. lerroa:
{|
|- style="vertical-align: top;"
|[[FileFitxategi:Triangle with notations.svg|thumb|300px|[[Triangelu]] batek hiru '''barne angelu''' ditu: α, β eta γ. Triangelu batean ez dago aurkako angelurik.]]
|[[FileFitxategi:Katy zewnetrzne.svg|thumb|β, β', δ eta δ' poligonoko '''kanpo angeluak''' dira. α eta β zein α eta β' angelu betegarriak dira gainera. α eta γ '''aurkako angeluak''' dira.]]
|}
 
=== Angeluak zirkunferentzia batean ===
 
[[FileFitxategi:Circleangles.JPG|thumb|right|350px|'''Angelu zentrala''' (berdez), '''angelu inskribatua''' (urdinez), '''angelu erdi-inskribatua''' (gorriz) eta '''kanpo angelua''' (marroiz).]]
 
[[Zirkunferentzia]] batean zenbait angelu mota era daiteke:
 
* '''Angelu zentrala''' erpina zirkunferentziaren zentroan duen hura da. Angelu zentralaren zabalera angeluak hartzen duen zirkunferentzia arkuaren zabaleraren berdina da.
* '''Angelu inskribatua''' erpina zirkunferentziako puntu batean izan eta bere erdizuzenek zirkuferentziako beste bi puntu ebakitzen dituen hura da. Angelu inskribatuaren zabalera angeluak hartzen duen zirkunferentzia arkuaren zabaleraren erdia da.
* '''Angelu erdi-inskribatua''' erpina zirkunferentziako puntu batean izan, erdizuzen batek zirkuferentziako puntu bat ebaki eta bestea erpinean bertan zirkuferentziaren tangentea den angelu hura da. Angelu inskribatuaren zabalera angeluak hartzen duen zirkunferentzia arkuaren zabaleraren erdia da.
* '''Barne angelua''' erpina zirkunferentziak osatzen duen zirkuluaren barnean duen hura da. Barne angeluaren zabalera angeluak berak osatzen duen arkuaren zabaleraren eta erpinez aurkako angeluak osatzen duen arkuaren zabaleraren [[batuketa|baturaren]] erdia da.
* '''Kanpo angelua''' erpina zirkunferentzatik kanpo duen hura da. Bere zabalera zirkuferentzian osatzen dituen bi arkuen zabaleren [[kenketa|kendura]] da.
 
=== Txandakako angeluak ===
 
'''Txandakako angeluak'''<ref>[http://www1.euskadi.net/euskalterm/indice_e.htm Euskaltermek] jasotako terminoa.</ref> planoko bi zuzen beste zuzen batek ebakitzen dituenean sortzen dira. [[Txandakako angelu]]ak bi motakoak dira: txandakako barne angeluak eta txandakako kanpo angeluak.
141. lerroa:
{|
|- style="vertical-align: top;"
|[[FileFitxategi:Alternate angles.png|thumb|'''Txandakako barne angeluak''': zuzenak paraleloak direnean, ''α'' eta ''β'' angeluak kongruenteak dira.]]
|[[FileFitxategi:Angle alt_ext.png|thumb|230px|'''Txandakako kanpo angeluak''': zuzenak paraleloak direnean, ''α'' eta ''β'' angeluak kongruenteak dira.]]
|}
 
=== Beste angelu batzuk ===
 
* '''Angelu esferikoa''' [[esfera]] baten azaleran bi zirkulu maximok osatzen duten angelua da.
* '''Angelu diedroa''' ertz komun bat duten bi erdiplanok osatzen duten bi angeluetatik txikiena da. Ikus ''[[Angelu diedro]]''.
* '''Euleren angeluak''' espazioan puntu baten koordenatuak erreferentzia sistema batetik bestera aldatzeko behar diren angeluak dira.
 
<gallery>
157. lerroa:
</gallery>
 
== Erabilera ==
 
Arlo anizetara aplikatzen dira angeluak. Astronomia, itsasketa, optika, aerodinamika, balistika dira arlo horietako batzuk.
 
=== Astronomia ===
 
[[Astronomia]]n, angeluak [[argizagi]]ak zeruan zehatz kokatzeko erabiltzen dira, koordenatu sistema ezberdinetan. Adibidez, [[azimut]]a ostertzean argizagiaren proiekzioak iparretik osatzen duen angelua da. [[Paralaxi]]a behatzaile batek bere kokapena aldatzean argizagiaren kokapena zeruan erakusten duen angelu aldaketa da.
 
=== Itsasketa ===
 
[[Itsasketa]]n, haize-angelua haizeak belaontziaren norabidearekin osatzen duen angelua da. Norabide-angelua ipar-hego norabidearekin ontziak daraman norabideak osatzen duen angelua da.
 
=== Optika ===
 
[[Optika]]n, eremu-angelua begiak sistema optiko batean hartzen dituen objektuek hartzen duten angelua da. Errefrakzio-, erreflexio- eta intzidentzia-angeluak izpiek osatzen dituzten angeluak dira.
 
== Oharrak eta erreferentziak ==
 
{{erreferentzia zerrenda}}
 
== Bibliografia ==
 
* ESPASA entziklopedia: ''Ángulo''. 5. bolumena, 589-596 orrialdeak.
 
[[Kategoria:Angeluak]]