Anaximandro: berrikuspenen arteko aldeak
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Erreferentzia zerrenda |
t Robot: Cosmetic changes |
||
4. lerroa:
[[Ilargia]]n, bere izena daraman [[talka krater|krater]] bat bada.
== Bizitza eta iturriak ==
Gutxi ezagutzen da bere bizitzari buruz. [[Itsaso Beltz]]eko kostaldean ''Apolonia'' izeneko kolonia bat sortu omen zuen. Greziara [[gnomon]] edo eguzki-erlojua ekarri zuen. Horrela, asko ibilitako gizona izan zela esan daiteke, marinel trebeak ziren garaiko miletoarrak bezalaxe. Horrek mundua ikusteko era ezberdinak ezagutzeko aukera eman zion seguru asko.
15. lerroa:
Anaximandrori buruz ezagutzen diren beste informazioak [[Aristoteles]] eta bere ikasle izan zen [[Teofrastro]]ri esker ezagutzen dira. Hauek jasotako filosofiaren historian Anaximandrori buruzko testigantzak agertzen dira, gaurdaino [[doxografo]]ei esker heldu direnak. Jasotako informazio osotik herena [[astronomia]] eta [[kosmologia]]ri buruzko aipamenak dira.<ref>[[Hermann Diels]] eta [[Walter Kranz]] filologoek jasotako ''Die Fragmente der Vorsokratiker'' (''Presokratikoen atalak'') izenburuko lanean jasotzen dira.</ref>
== Pentsamendua ==
[[Tales]] bezala, gauza guztien edo ''[[arkhe]]'' edo jatorrizko oinarria bilatzea izan zen bere kezka, baina aitzitik ez zion inongo elementu edo gai materiali egotzi guztiaren sorburua. Horrela, ''[[apeiron]]'' ([[euskara]]z, ''mugababe'', ''[[infinitu]]'', ''zehazgabe'') izendatu zuen [[unibertso]] osoaren jatorria eta helmuga. Antzinatik izan dira eztabaidak termino horrekin adierazi nahi zuenari buruz: ''[[apeiron]]'' denbora edo espazio mugarik gabekoa dela zein esperientziaz jaso ezin daitekeena dela aipatu da. Greziarrentzat termino negatiboa zela ere aipatu da, [[pitagoriko]]en eta [[Aristoteles]]en ideiak jarraituz. Horrela, ekialdeko pentsamenduaren eraginez (zehatzago, [[Iran]] aldetik) jasotako kontzeptua eta ideia dela aipatu da.
== Kanpo loturak ==
{{Commonskat|Anaximander}}
25. lerroa:
* {{en}} [http://www.britannica.com/eb/article-9007394/Anaximander ''Encyclopædia Britannica'' — Anaximander]
== Erreferentziak ==
{{erreferentzia zerrenda}}
== Bibliografia ==
Antzinako filosofo greziarrei eta Anaximandrori buruzko erreferentzia batzuk hemen aurki daitezke: {{en}} [http://books.google.es/books?id=XVHj_gwk39QC&printsec=frontcover&source=gbs_v2_summary_r&cad=0#v=onepage&q=&f=false ''Readings in ancient Greek philosophy: from Thales to Aristotle''; S. Marc Cohen, Patricia Curd, C. D. C. Reeve], ''books.google'' webgunean. 10-12. orrialdeak.
|