1983ko uholdeak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robot: Changing template: erreferentziak
t Robot: Cosmetic changes
8. lerroa:
 
=== Uholdeak [[Bilbo]]n ===
[[IrudiFitxategi:P1011014.JPG|thumb|250px|right|Bilboko erreka Arriaga parean]]
Uholdeak gertatu zirenean [[Bilbo]] jaietan zegoen, artean [[Bilboko Aste Nagusia]] sortu berria zegoen ([[1978]]an) eta [[Arriaga antzokia]]ren ondoan betiko moduan txosnak zeuden. Horrez gain, [[Bizkaia]] guztitik jaietaz gozatzera ehundaka pertsona etorriak ziren, eta hirian jende asko batua zen. [[Abuztuaren 25]]etik hasita euriak [[Bilboko itsasadarra]]ren kolorea horitu zuten, horrez gain, [[Ibaizabal]] ibaiak zuhaitz enbor eta bestelakoak zeramatzan.
 
Euriteek indarra hartzen zihoazen einean, [[Bilbo]]tarrak kezkatzen hasiak ziren. Okerrena [[abuztuaren 26]]ko gauean gertatu zen, itsasadarra bere bidetik irten zen [[Zazpikaleak|Zazpikaleetan]], hiriko gunerik baxuenean alegia. Uraren mailak hiru eta lau metroko altuera hartu zuen Alde Zaharreko gune batzuetan. Santiago plazan esaterako, itsasadarraren maila berberean egoteagatik, kotxe ugari pilatu ziren eta ura lehenengo solairuetara iritsi zen.
 
[[IrudiFitxategi:P1011019.JPG|thumb|250px|right|Bilboko erreka Atxuri parean]]
Alde zaharrarekin batera kalte handiak izan ziren hiriko eraikin garrantzitsuetan, Arriaga antzokian, Erriberako merkatuan, Santiagoko katedralean, San Antongo elizan... Horrez gain, hildako bat izan zen, Alde Zaharreko etxe abandonatu batean bizi zen eskale bat. Zorionez, hildakoak ez ziren gehiago izan hirian, nahiz eta botatako euria izugarria izan zen. [[Espainia]]ko instituto meteorologikoak (INM), 503mm neurtu zituen egun hartan [[Larraskitu]]ko behatokian. [[Sondika]]ko aireportuan neurtu zenaren bikoitza alegia.
 
24. lerroa:
 
=== Uholdeak [[Bizkaia]]n ===
[[IrudiFitxategi:P1011036.jpg|thumb|250px|right|Ibaizabal ibaia Basauri parean]]
Uholdearen eraginak okerragoak izan ziren [[Bizkaia|Bizkaiko]] beste udalerrietan, [[Etxebarri]] eta [[Galdakao]]n esaterako. Uholdeek eragindako hildakorik gehienak bi udalerriotan izan ziren. Galdakaon, [[Ibaizabal]] ibaiaren ondoko etxe bat eraman zuen urak, bertako sei pertsonekin batera.