Aro Garaikidea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Assar (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
310. lerroa:
[[Sobiet Batasuna]] deseginda, [[Errusia]]k hartu du haren lekuko, nahiz eta ez dituen berreskuratu sobietarren boterea eta itzala. Herrialde asko sortu dira handik, baita [[Jugoslavia]] eta [[Txekoslovakia]] desegitetik ere, [[Jugoslaviako Gerra|gerra]] eta hitzarmenen bidez hurrenez hurren. Hauteskundeak eta [[merkatu ekonomia]] sartu dira herrialde [[komunismo|komunista]] ohi gehienetan. Honela, ''shock terapia'' deritzona ezarri da horrelako zenbait ekonomiatan, oso azkar prezioen gaineko kontrola eta estatuen diru-laguntzak galdu eta estatuen enpresa ugari pribatizatu baitira. Batzuetan ondorioak latzak izan dira oso, [[Ekialdeko Alemania]]n kasu. Pribatizazioarekin, gainera, Errusian [[oligarkia]] boteretsua sortu da, hainbatetan [[mafia]]rekin lotu dena<ref>http://news.bbc.co.uk/2/hi/special_report/1998/03/98/russian_mafia/70095.stm BBC News - The Rise and rise of the Russian mafia.</ref>.
 
[[Europa]] da AEBetako aliatu nagusia. Bertan [[Europar Batasuna]] osatu da ([[1993]]), egun (2009ko iraila) 27 estatu dituela, tartean [[Gerra Hotz]]eko [[Ekialdeko Bloke]]ko estatu andana, eta [[Kroazia]], [[Mazedonia]] eta [[Turkia]] sartzeko hautagai ofizialak dira, [[Albania]], [[Bosnia Herzegovina]], [[Montenegro]], [[Serbia]] eta [[Islandia]] ere balizko hautagaiak direla.<ref>[http://ec.europa.eu/enlargement/countries/index_en.htm"European Commission - Enlargement - Candidate and Potential Candidate Countries".] Europako web ataria (2009ko abuztuaren 1a)</ref> Estatuen arteko batasuna itunen bidez arautzen da. [[2005]]ean [[Europar Konstituzioa|Konstituzioa]] [[Frantzia]]n eta [[Herbehereak|Herbehereetan]] egindako erreferendumen bidez bertan behera geratu ondoren, egun [[Lisboako Ituna]]rik emanhartu nahi zaiodu indarra, [[Txekia]]k noiz berretsiko zain. Halaber, merkatu batua eratzeaz gain, EBko 16 estatuk moneta bera hartu dute, [[euro]]a, [[2002]]ko [[urtarrilaren 1]]az geroztik.
 
[[Hego Amerika]]n egoera irauli da azken urteotan. [[1960ko hamarkada|1960ko]] eta [[1970eko hamarkada|1970eko hamarkadetan]] [[Argentina]], [[Brasil]], [[Txile]] edo [[Uruguai]]ko gobernuak kendu eta politika [[neoliberalismo|neoliberalak]] martxan jarri baziren, kontinentean zehar demokratizazioaren olatu bat etorri zen, eta estatu-kolpeak murriztu. Zenbait krisialdi ekonomikoren ostean ([[Mexiko]]n edo Argentinan esaterako), herrialde batzuetan mugimendu ezkertiarrak nagusitu dira, [[Hugo Chavez]] eta [[Lula da Silva]] nabarmenduta. Orobat, kontinentea batzeko mugimenduak egon dira eta [[2008]]an [[Hego Amerikako Nazioen Batasuna]] sortu zen, Europar Batasunen antzera, bertatik AEBen eragina aldendu nahian.<ref>SPERBER, Joshua. " [http://www.counterpunch.org/sperber11042006.html How the US Lost Latin America]", 2006ko azaroaren 4a, CounterPunch</ref>