3 Junon: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t robota Aldatua: la:3 Juno
t bait_ espazioa kendu
3. lerroa:
 
== Ezaugarriak ==
Juno, asteroiderik handienetako bat da, asteroide gerrikoaren masa osoaren %1a bait dubaitu. Gerrikoko asteroide guztiak tamainarengatik sailkatuz gero, hamargarrena da, eta [[15 Eunomia]]rekin lehiatzen da S motako asteroide harritsuen artean handiena izateko ohoreagatik, estimaziorik berrienek, Juno bigarren postuan jartzen duten arren.
 
S motako asteroideen artean, biziki isladatzailea da, bere azaleraren ezaugarri ezberdinak adieraz ditzakeena. Isladakortasun handi honek, berez, asteroide gerrikoaren barne ertzean aurkitzen ez den gorputz batentzateko bere [[magnitude bisual]] nahiko altua azaltzen du. Junok, oposizio onean, +7,5eko magnitudea izan dezake, [[Neptuno (planeta)|Neptuno]] edo [[Titan (ilargia)|Titan]] baino dizdiratsuagoa delarik, eta askoz handiagoak diren [[10 Higia]], [[52 Europa]], [[511 Davida]] eta [[704 Interamnia]] bezalako asteroide handiagoak baino lehenago aurkitu iazna. Baina, hartzen dituen posizio gehienetan, +8,7ra iristen da, prismatikoekin ere ia ikus ezin daitekeena, eta [[elongazio]] txikiagoetan, 3 hatzbeteko teleskopio bat behar da ikusi ahal izateko. Asteroide hau, [[Juno familia]]ko asteroideen artean handiena da.