Pogrom: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
3. lerroa:
'''Pogrom''' ([[errusiera]]z погром, ''suntsipena'') talde etniko, erlijioso edo dena delako baten aurka, gehienetan gobernuaren baimenaz, egiten den [[eraso]] bortitza da, hilketak eta ondasunen txikizioa eta arpilatzea barne. Historikoki hitz hau [[judu]]-komunitatearen aurkako erasoak izendatzeko erabili izan da.
 
Pogrom deitutako lehenengo eraso oldea [[Errusiar Inperioa]]n gertatu zen [[1881]] eta [[1884]] artean. 1881ean [[Alexandro II.a Errusiakoa]] [[San Petersburgo]]n asasinatua izan zelarik, errudunak juduak zirelako zurrumurrua zabaldu zen eta, jarraian, [[Errusiar Inperioa|Inperioaren]] hego-mendebaldean (egungo [[Ukraina]], [[Polonia]] eta [[Moldabia]]) juduen aurkako indarkeria hedatu zen: hilketak, bortxaketak eta milaka etxe suntsiturik. Bitartean agintariek ezer gutxi egin zuten erasoak geldiarazteko; are gehiago, pogromak juduen eskubideak murrizteko baliatu zituzten. [[1903]] eta [[1906]] artean beste pogrom olde bat izan zen, garrantzitsuena [[Chisinau]]n [[1903]]ko [[apirilaren 6]]an. Jazarpen hauen beste ondorio bat emigrazioa izan zen: [[1880]] eta [[1920]] artean [[Errusiar Inperioa|Errusiar Inperioko]] 2 miloi [[judu]]k [[Ameriketako Estatu Batuak|Ameriketako Estatu Batuetara]] alde egin zuten.
 
[[1917]]ko [[Errusiar Iraultza]]n eta ondoko [[Errusiako Gerra Zibila|Gerra Zibilean]] ([[1918]]-[[1921]]) ere hainbat pogrom izan zen. Judu aberatsek [[boltxebike]]n erasoak pairatu zituzten. Iraultzaren aldeko juduek berriz, [[Armada Zuria]]ren errepresioa jasan zuten.