«Errealismo sozialista»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
t (robota Erantsia: be-x-old:Сацыялістычны рэалізм; cosmetic changes)
No edit summary
== Sobietar Batasunean ==
 
Hirurogei urte inguruz Sobietar Batasuneko korronte artistiko ofiziala izan zen errealismo sozialista. [[Komunismo]]aren ideiek ondasunak guztionak direla esaten duenez, artearen ekoizpena propaganda erreminta indartsu gisa ikusi zen. 1917ko [[Urriko Iraultza]]n Proletkult (Proletarioen Kultura eta Ilustraziorako Erakundeak) deituriko instituzioa ezarri zuten [[boltxebike]]ek, eta arte zerbitzua [[Proletargoaren diktadura|proletarioen diktadura]]ren eskuetan jarri zen.
 
[[Fitxategi:Moskau Uni.jpg|right|250px|thumb|[[Moskuko Estatu Unibertsitatea]]]]
Errusiako Iraultzaren ondoren munduan zehar barreiatu zen errealismo sozialistaren korrontea. Literatura sozialistaren ezaugarriak 1920ko hamarkadan ezarri ziren Alemania, Frantzia, Txekoslobakia eta Polonia bezalako herrialdeetan. Mendebaldean honako idazle hauek garatu zuten errealismo sozialista: [[Louis Aragon]], [[Johannes Becher]], [[Jaroslav Hasek]], and [[Pablo Neruda]]. <ref>{{en}} [http://www.cultinfo.ru/fulltext/1/001/008/104/892.htm D.F. Markov eta L.I. Timofeev, "Socialist Realism"]</ref>
 
Sobietarrek kontrolatutako beste errepubliketan indarrean sartu zen errealismo sozialistaren doktrina 1949tik 1956ra. Literatura eta arte bisual guztiak hartzen zituen bere gain, baina lorpenik ikusgarrienak [[arkitektura]]ren arloan egin ziren. Azken honek balio handia izan zuen ordena sozial berria ezartzerako unean. Herritarrengan komunismoa indartzea eta haiengan eragitea zen helburua. Arkitektoek betebehar garrantzitsua zuten, ez bakarrik kaleak edota eraikinak egiterakoan,. baizikIzan ere “giza arimaren ingeniari” gehienbatbezala zeuden ulertuak.
Gaur egun esan daiteke [[Ipar Korea]], [[Laos]] eta [[Vietnam]]en dirautela indarrean errealismo sozialistaren ezaugarriek. [[Txina]]k kasu batzutan soilik erabili izan du errealismo sozialista, propaganda afixak argitaratzerakoan esaterako. Komunistak ez ziren herrialdeetan itzal gutxi izan zuen errealismo sozialistak, artelanak erabat kontrolatzen zirela ikusia zegoelako.
Komunistak ziren herrien artean [[Yugoslavia]] izan zen salbuespenetako bat, 1948tik aurrera baztertu baitzuen sistema sobietarretik zetorren errealismo sozialista. Artisten artean askatasun gehiago zegoen. <ref>{{en}} [http://lcweb2.loc.gov/cgi-bin/query/r?frd/cstdy:@field(DOCID+yu0035) Yugoslavia: ''Introduction of Socialist Self-Management'']</ref> Garai hartan Yugoslaviako intelektualetako bat zen Miroslav Krležak hitzaldi bat eman zuen Yugoslaviako Idazleen Elkartearen hirugarren biltzarrean, 1952an. Hitzaldi hark aro berri baten hasiera markatu zuen Yugoslaviako arte korronteetan, errealismo sozialista dogmatikoa baztertu egin zuen eta.
 
== Sustraiak ==
4. Estatuaren eta alderdiaren helburuak goratzea.
 
==Ezaugarriak==
 
Garapen sozialista baten alde proletarioak egiten duen borroka eta lortutako arrakasta goratzen ditu errealismo sozialistak. Idazle Sobietarren Batasuneko estatutuek honakoa zioten errealismo sozialistari buruz 1934an.
 
Sobietar literaturaren eta literatura kritiken oinarria da. Artistari egia eskatzen zaio, errealitatearen irudikapen historikoa garapen iraultzailean azaltzea. Bestalde, aldaketa ideologikoari lotuta egon behar dira errealitatearen irudikapen historikoa eta egia, langilearen hezkuntza sozialismora bideratuta.
 
Langile arrunta goratzea zen asmoa, nekazaria edota industria arlokoa izanda ere. Haren bizimodua eta lana miresgarri bezala azaltzea zen xedea. Beste era batera esanda, jendea komunismoaren ezaugarriekin heztea zen asmoa. Azken helburua Leninek aipatutako “gizaki berria” sortzea zen, Gizaki Sobietar Berria. Stalinek, bere aldetik, “arimen ingeniari” giza izendatu zituen errealismo sozialista lantzen zutenak.
 
Errealismoa lortzea garrantzitsua zen. Langilea bera, zen bezalakoa, lanerako tresneriarekin azaltzea zen garai hartako arte sobietarraren beste helburuetako bat. Era batean, Mendebaldeko eta AEBetako artearen bilakaera biltzen ditu mugimenduak, gizakia baitzen hango nobela, olerki edota artearen erdigune. Proletarioa zen ideia komunisten erdigunea, beraz, aztertu beharreko gaia zen haren bizimodua. Tsarren agindupean egiten zen artearen aurrean, aldaketak ekarri zituen mugimendu berriak; baina antzekotasunak ere izan zituen XIX. mende amaierako mugimenduekin, jende arruntaren bizimodua islatzen baitzuen.
XX. mendeko Mendebaldeko artearekin alderatuta, aurreikusteko moduko artea bezala zegoen kontsideratua errealismo sozialista. Nekazari edota industriako langile gihartsuak pozik irudikatzen ziren. Stalinen garaian, diktadorearen heroi gisako potretak egiten ziren gurtzea hedatzeko. Industria eta nekazaritza arloko paisaiak ziren gairik ohikoenak eta horren bidez ekonomia sobietarraren lorpenak goratzen ziren. Nobela idazleek [[Marxismo|doktrina marxistari]] buruz idatzi behar izan zuten, materialismo dialektikoari buruz. Musika konpositoreek ere proletarioen bizimodua eta hauen borrokak bizitu behar zituzten.
 
==Errealismo sozialistari egiten zaizkion zenbait kritika==
 
Errealismo sozialista askotan izan da kritikatua, alderdiaren doktrinaren araberakoa izan delako, eta, benetako arteak mugatu dituelako.
 
Zenbaiten arabera, errealismo sozialistaren produktuak kaskarragoak dira errealitatearen ikuspegia mugatu egin izan zaielako artistei. Korronte honen beharra ez zuten marxista guztiek onartu. Batzuek esaten dutenez, [[Karl Marx|Marx]], [[Friedrich Engels|Engels]] eta [[Leon Trotski|Trotskik]] artearenganako ikuspegi oso liberala zuten, eta honek kalte egingo lioke beraien propaganda ideiari. Azken finean, kontraesana lortuko litzateke beraien ideietan bertan.
 
Saiakera marxista lantzen zuen [[Georg Lukács]] [[hungariar]]rak errealismo sozialistaren zurruntasuna kritikatu zuen. “Errealismo kritikoa” proposatu zuen alternatiba gisa. Halere, bere ahots kritikoak ez ziren 1980ra arte aintzat hartu.
 
== Erreferentziak ==
95

edits