Madalena Jauregiberri: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Adrar (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Adrar (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
27. lerroa:
[[Zuberoa]]n [[euskara]] irakaslea izan zen, bereziki [[Altzai]] eta [[Lexantzü]]n. Nahiz eta Frantziako Hezkuntza sistemako kide ez izan, [[Frantzia]]ko Gobernuak ''[[Les Palmes Academiques]]'' saria eman zion. [[Iparralde]]ko eskoletan [[euskara]] irakasteko metodo bat prestatu zuen, Paueko Hezkuntza Ordezkaritzak onartua. [[Euskara]]z ez zekiten irakasleek ere metodo horretaz baliatu zitezkeen. Metodo hori [[euskara]]zko eta [[frantses]]ezko hitzak zituen diskoan argitaratu zuen.
 
Aldi berean [[Espainiako Gerra Zibila]] denboran hegoaldeko euskaldunek pairatzen zutenaren aurrean aktibo aritu zen eta idazle ezagunak ([[François Mauriac|Mauriac]], [[Georges Bernanos|Bernanos]]...) bildu zituen salaketa lanerako. [[Bigarren Mundu Gerra]]n ere, beste Jauregiberritar batzuekin batera, [[nazi]]en kontrako erresistentzian aritu zen, era izkutuan orduan emakumezkoen kasuan ohikoa zen gisan.
 
Euskaltzain urgazlea zen eta [[1975]]ean [[Euskaltzaindia]]k Ohorezko Euskaltzain izendatu zuen.