«Errealismo sozialista»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
Gaur egun esan daiteke [[Ipar Korea]], [[Laos]] eta [[Vietnam]]en dirautela indarrean errealismo sozialistaren ezaugarriek. [[Txina]]k kasu batzutan soilik erabili izan du errealismo sozialista, propaganda afixak argitaratzerakoan esaterako. Komunistak ez ziren herrialdeetan itzal gutxi izan zuen errealismo sozialistak, artelanak erabat kontrolatzen zirela ikusia zegoelako.
Komunistak ziren herrien artean Yugoslavia izan zen salbuespenetako bat, 1948tik aurrera baztertu baitzuen sistema sobietarretik zetorren errealismo sozialista. Artisten artean askatasun gehiago zegoen. <ref>{{en}} [http://lcweb2.loc.gov/cgi-bin/query/r?frd/cstdy:@field(DOCID+yu0035) Yugoslavia: ''Introduction of Socialist Self-Management'']</ref> Garai hartan Yugoslaviako intelektualetako bat zen Miroslav Krležak hitzaldi bat eman zuen Yugoslaviako Idazleen Elkartearen hirugarren biltzarrean, 1952an. Hitzaldi hark aro berri baten hasiera markatu zuen Yugoslaviako arte korronteetan, errealismo sozialista dogmatikoa baztertu egin zuen eta.
 
==Sustraiak==
 
XIX. mendearen erdialdekoak dira errealismo sozialistaren lehendabiziko agerpenak. Literatur iraultza bat suposatu zuen mugimenduak [[Britainia Handia]]n eta [[Frantzia]]n. [[Errusia]]n, XX. mende hasieran hedatu zen errealismo sozialista, batez ere, [[Maxim Gorki]] idazlearen lanei esker. Beste idazle batzuek ere bere egin zuten korrontea: Katsiubinsky Rainis, Akopian, eta Edvoshvilik esaterako. Eguneroko bizimodua ikuspuntu sozialista batekin konbinatu zuten.
Errealismo sozialistak, ordea, bazuen ezaugarri politiko bat, sobietarren politikak kudeatutakoa. Zentsura eta argitalpenen kontrola zen politika haien ezaugarrietako bat, baina ez zen sobietarrekin hasi mugatzea; aspaldiko ezaugarria zen zentsura Errusiako bizimoduan. Gobernu [[Tzar]]istek zentsura erabiltzen zuten liburuak argitaratzekoan baina [[Errusiar Inperioa|Errusiar Inperioko]] idazle eta artistak abilak izan ziren zentsura saihesten. Halere, sobietarren zentsura ekiditea zailagoa zen.
 
Errealismo sozialistak [[neoklasizismo]]an eta XIX. mendeko [[Errusiako literatura]]n ditu bere erroak, herri xumearen bizimodua deskribatzen baitzen bertan. [[Maxim Gorki]]k egin zituen lan adierazgarrienak.
Errealismo sozialista sobietar sistemaren produktu bat izan zen. Merkatudun herrialdeetan artistek euren lanak salduta eramaten zuten aurrera bizimodua. Sobietar gizartean, berriz, merkatua ezabatua zegoen eta artistak estatuaren zerbitzura aritzen ziren. Hala, hainbat artista estatuaren langile bilakatu ziren, betiere, oinarrizko betebeharrak betetzen bazituzten. Artistek hezkuntzan trebatuak eta lehiakorrak izan behar ziren. 1934ko batzarraren ostean, estatuak lau arau jarri zituen artelan bat errealismo sozialista bezala sailkatua izan zedin
1. Proletarioentzat arte ulerkorra izatea.
2. Eguneroko bizimodua islatzen duten pertsonak azaltzea.
3. Irudikapenari dagokionez, zerbait erreala izatea.
4. Estatuaren eta alderdiaren helburuak goratzea.
 
 
==Erreferentziak==
95

edits