Santoñako hitzarmena: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
16. lerroa:
 
=== Hitzarmena ===
Gauzak horrela, [[EAJ]]ko agintariek hitzarmena izenpetu zuten, [[Valentzia]]n zegoen [[Espainiako Bigarren Errepublika|gobernu errepublikarrak]] jakin barik. Hitzarmenaren arabera, [[Eusko Gudarostea]]k errenditu eta [[Corpo Truppe Volontarie]] batailoiari armak eman behar zizkion. Italiarrek, trukean, [[gudari]]ei bizitza errespetatu behar zieten, [[Italia]]ko armadaren menpean [[gerra-preso]] izanik. Politikariak, funtzionarioak eta gura zuten ofizialak, berriz, [[itsaso]]z atera zitezkeen. Jeltzaleek ez zuten baldintza gehiagorik eskatu, nahiz eta [[Corpo Truppe Volontarie]]aren Agintari Gorena zen Farina koronelari berme handiagoak eskatu, alferrik. Horrela, [[Italiaitalia]]rrak [[Santoña]]n sartu eta administrazio zibilaz jabetu ziren.
 
[[Abuztuaren 26]]an [[Baiona]]tik etorritako ''"Bobie"'' eta ''"Seven Seas Spray"'' merkantzia-ontzi [[Erresuma Batua|britainiarrak]] [[Santoña]]ko portuan sartu ziren, ''"Keith"'' [[destruktore]]ak babesturik. Euskal pasaportea zuten errefuxiatuak laister hasi ziren ontziratzen, baina [[Fidel Dávila|Dávila jeneralak]], [[Emilio Mola]] hil ondoren iparraldeko armada [[Frankismo|frankistaren]] buruzagia zenak, goizeko hamarretan jakin eta berehala eten zuen operazioa, lehorreratzea aginduz. ''"Bobie"'' merkantzia-ontzia baino ez zen [[Santoña]]tik atera, 533 zauritu barnean zituela, ''"Keith"'' [[destruktore]]aren babesarekin.