Difteria: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
15. lerroa:
 
== Eragilea ==
 
== Infekzioa ==
 
Bakterio eragilearen gordailu bakarra gizakia da. Horrek esan nahi du ez dela beste animaliengan aurkitzen, eta ez dela gai ere aske bizitzeko lurrean edo uretan. Kutsapena arnas-bidetik gertatzen da, gaixoaren [[faringe]]an edo goiko arnas-hodietan dauden bakterioak eztula edo doministikuen bidez kanporatzen direnean.
 
Gaixotasunaren inkubazio epea 2 eta 5 egun artekoa da.
 
''Corynebacterium diphtheriae''-k infektatzen duenean orofaringean kokatzen da. Bertako mukosan sasi mintz difterikoa sortzen du, kentzean odola dariona. Bakterio honek ez du ahalmen inbasiboa, eta infekzioa ez da beste tokitara zabaltzen. Hala ere, bere patogenizitatea ekoizten duen toxina indartsuan datza: toxina honek mukosaren zelulak kaltetzen ditu, eta zenbait kasutan -gainera- odolaren bitartez zabaldu daiteke [[bihotz]]a, [[giltzurrun]]ak eta [[nerbio sistema]] minduz eta heriotza eraginez.
 
== Sintoma klinikoak ==