Historia Regum Britanniae: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robot: Automated text replacement (-bait da +baita)
t +ortografia; cosmetic changes
1. lerroa:
'''Historia Regum Britanniae''' (''Britainiako erregeen historia'' [[latin]]ez), [[Godofredo Monmouthekoa]] idazle galestarrak [[1130]] eta [[1136]] bitartean idatzitako [[Britainia Handia]]ren kronika [[sasihistoria|sasihistoriko]] bat da. Liburuak, britaniarren erregeen bizitzak kontatzen ditu kronologikoki, [[Troiako Gerra]]tik ihes egin zuten eta britaniar nazioa sortu zutenetatik hasita, eta anglosaxoiek, [[VII. mende]]an herrialdearen kontrola hartzen dutenean amaituz. [[Bretainiako materia]]ren funtsezko lanetako bat da.
 
Liburuak, ez du balio historiko askorik, kontatzen dituen gertaeretan zehazgabetasun asko baitaude, baina [[Erdi Aro]]ko literaturaren lan baliotsu bat da, [[Lear Erregea]]ren eta bere hiru alaben bertsio ezagunik antzinakoena duena, eta galesera hitzegitenhitz egiten ez zuten irakurleei, [[Artur erregea]]ren elezaharra ezagutzen lagundu zien.
 
Arrakasta handia izan zuen [[Erdi Aro]]an, erromantze hizkuntzara eginiko bere itzulpenik garrantzitsuena den [[Robert Wace]] idazlearen [[Roman de Brut]] lanak bezala.
14. lerroa:
Erromaren agintaritza desagertu ondoren, [[Vortigern]]ek lortzen du Britaniako boterea, eta [[Hengist]] eta [[Horsa]]k gobernaturiko saxoiak, bere zerbitzupeko mertzenario bezala gonbidatzen ditu, baina hauek bere aurka joaten dira, eta Britaniak gerra egoeran jarraitzen du [[Ambrosio Aureliano]]ren eta honen anaia [[Uther Pendragon]]en erregealdietan, [[Merlin]] aztiaren laguntzarekin.
 
Utherren semeak, Artur erregeak, garaipen zorrotz bat lortu zuen saxoien aurka, eta, beraz, azken hauek, erregea hil ondoren ere, jada ez ziren mehatxua izan. Bitartean, Arturrek, [[Europa]] iparraldeko gune handiak konkistatu zituen, eta bake eta oparotasun garai batetan bizi izan zen [[Luzio Tiberio]] erromatar enperadoreak, Britaniari, berriz Erromari zergak ordaintzeko eskatu zion arte. Arturrek Luzio garaitu zuen Galian, baina bere iloba [[Sir Mordred|MordredMordredek]]ek, Artur kanpoan zegoen bitartean, tronua lapurtu zion. Artur itzuli egin zen eta Mordred hil zuen, baina modu hilgarrian zauriturik, [[Avalon]] uhartera eramana izan zen, erresuma, bere lehengusu [[Konstantino III.a Britaniakoa]]ri utziz. Artur hilda, saxoiak itzuli egin ziren eta euren boterea sendotu zuten. Britaniako erregeen leinuak, [[Kadwallader]] hil zen arte jarraitu zuen, honen ondoren, saxoiak, herri ingelesa, Britaniako gobernari bihurtu zirelarik.
 
[[Kategoria:Literatura]][[Kategoria:Arturiar kondaira]]
[[Kategoria:Arturiar kondaira]]
 
[[br:Historia Regum Britanniae]]
32 ⟶ 35 lerroa:
[[no:Historia Regum Britanniae]]
[[sv:De brittiska kungarnas historia]]
 
[[Kategoria:Literatura]][[Kategoria:Arturiar kondaira]]