«Liam Ó Maonlaí»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
'''Liam Ó Maonlaí''' ([[1964]]ko [[azaroaren 7]]a, [[Dublin]], [[Irlandako uhartea|Irlanda]]) [[Irlandako uhartea|irlandar]] musikaria da, nagusiki [[Hothouse Flowers]] taldeko kidea izateagatik ezaguna. [[1985]]an Ó Maonlaí gaztea zelarik bere ikaskidea zen [[Fiachna Ó Braonáin]]ekin taldea sortu zuen.
 
[[Scoil Lorcáin]] eta [[Coláiste Eoin]] ikastetxetan ikasi zuen, hauek [[Dublin]] hegoaldean dauden [[Gaelscoil]] direlakoak dira (soilik [[irlandera]]z irakasten diren ikastetxeak), bere aita irlandera hikuntzak beregan eragin handia izan duen arrazoi nagusia izan dela aipatu ohi duelarik<ref>http://www.liamomaonlai.ie/press.htm</ref>. Irlandera hiztuna da. 18 urtez azpikoen Irlanda Osoko [[BodhránBodhran]] txapelketa nagusia ere irabazi zuen<ref>http://www.liamomaonlai.ie/press.htm</ref>. [[1985]]an Hothouse Flowers taldearekin Gradam Shlogadh bezala ezagutzen den irlandar musikako saria bereganatu zuen. [[2005]]an bakarka burutu zuen ''[[Rian]]'' bere lehenbiziko diskoa kaleratu zuen, hau gaeldar irlandar doinu eta abestien bilduma bat delarik.
 
Ó Maonlai musikaria The Complex izeneko taldeko kidea ere bada, hau haurtzaroan bere lagunak diren Kevin Shields eta Colm Ó Cíosóig bateriajolearekin osatu zuelarik. [[1984]]an Liamek Hothouse Flowers taldea laga ostean, Shields eta O'Ciosoig taldekideak Dave Conway abeslaria eta Tina (abizen ezezaguna ) tekladujoleari elkartu zitzaizkien, eta euren taldea My Bloody Valentine izenez berbataiatu zuten, izendapena kostu baxuko beldurrezko My Bloody Valentine filmaren izenburutik hartu zutelarik.
44.850

edits