Susan George: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
(Ez dago alderik)

00:09, 16 urtarrila 2010ko berrikusketa

Susan George (AEB, 1939ko ekainaren 19a) analista politiko, filosofo eta idazle estatubatuarra da. 1999 eta 2006 urteen bitartean Frantziako ATTAC erakundeko zuzendariorde izan zen, eta egun, Amsterdameko Transnazionalen Institutuko plangintza zuzendaria da. George oso ezaguna da justizia soziala, hirugarren munduko pobrezia, garapen bidean dauden herrialdeen egoera eta kanpo-zorra bezalako gaien inguruan egindako lanagatik. Era berean, oso zorrotz kritikatu izan ditu Munduko Bankua, Nazioarteko Diru Funtsa edota Mundu Merkataritzaren Erakundea bezalako eragileak. Frantzian bizi da gaur egun, nazionalitate bikoitzarekin.

Susan George German Protestant Church Day egunean, 2007

Informazio orokorra

Honakoak dira Georgek eginda dituen ikasketak: Zientzia Politikoetan doktoretza (Ecole des Hautes Etudes en Sciences Sociales, University of Paris, Frantzia), Frantses hizkuntzan lizentziatua (B.A. Smith College, AEB) eta Filosofia (Sorbonee, Frantzia). Egungo globalizazio ereduaren, Munduko Merkataritza Erakundearen eta finantza erakundeen aurka egitera bideratu du maiz bere lana. Hala, ipar eta hego hemisferioen erlazioak ere aztertu ditu.

1990tik 1995era bitartean, nazioarteko eta Frantziako Greenpeace elkarteen zerbitzura aritu da lanean. Nazio Batuen Erakundeko hainbat agentzietan aholkulari gisa ere aritutakoa da, besteak beste, Unesco, Unicef edota FAO bezalakoetan.

Susan George pisuzko erreferente bat da egungo sindikatu eta Gobernuz Kanpoko Erakunde anitzentzat, eta elkarrizketa asko izan ohi ditu prentsa, irrati eta telebistan. Bere obrak hainbat hizkuntzatara itzuli dira, besteak beste, frantsesa, gaztelera, [alemanera]], italiera, portugesa, estoniera, japoniera, koreera eta bengalerara.