7 Eskale: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orrialde berria: {{Musika talde infotaula | izena = 7 Eskale | jatorria = | musika mota = | urteak = 1994 - 1998 | disketxeak = Gaztelupeko Hotsak <br /> Gor | webgunea...
(Ez dago alderik)

17:28, 14 urtarrila 2010ko berrikusketa

7 Eskale, Unai Iturriagak, Josu Zabalak eta Igor Elortzak, 1994ean sortutako musika taldea da. Basauriko Trintxera elkartean elkartu ziren lehen aldiz hiru lagun hauek eta beste hiru musikariren laguntzaz, pobreziaren aurkako astean emanaldi bat burutu zuten. Emaitza ona irten zela ikusita, taldea osatzea erabaki zuten zazpigarren pertsona batekin eta horrela sortu zen 7 eskale. Horrela, Euskal Herri osoan zehar kontzertuak ematen hasi ziren AEKren laguntzaz.

7 Eskale
Datuak
Urteak1994 - 1998
Taldekideak
Unai Iturriaga
Igor Elortza
Josu Zabala
Javi Sagarna
Ricardo Muinos
Iñigo Larragoiti
Aitor Astigarraga

1995eko Urtarrilaren 20an, Berrizko Lorentzo Records estudioetan sartu ziren beraien lehen diska grabatzeko (Bertso berriak pobreziari jarriak). Disko honetan, musikari askoren laguntza izan zuten. Hala nola, Balerdi Balerdi taldeko kideak, Karlos Agirreurreta "Mahoma" edota Bixente Martinez bezalako musikariek hartu zuten parte grabazioan. Diskoa kaleratu eta kontzertu birari ekin zioten. Bira hau, 1996ko apirilean amaitu zuten, Bilboko Kafe Antzokian.

Urte horretan, berriz ere estudioan sartu ziren beste diska bat grabatzeko asmoz. Oraingoan, Mekoletan Josu Zabalak zuen estudioan hasi ziren grabatzen. Grabazio honetan ere, musikari askok lagundu zien. Diska, 1997an kaleratu zen Gaztelupeko Hotsak zigiluaren bitartez eta Barrenkaleko bluesak izena jarri zioten.

Taldearen agurra, 1998ko Maiatzean etorri zen, Bilboko Kafe Antzokian izan zen emanaldi batean. Honen ostean, Iturriaga, Elorza eta Zabala berriz elkartu ziren, Gu Ta Gutarrak taldea sortzeko.

Diskografia