«Ruandako genozidioa»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
 
[[Kafe]]aren prezioa jaistea bezalako kanpo faktoreek (esportaziorako produktu nagusia) eta barruko beste zenbait faktorek, tentsio berriak sortu zituzten 80ko hamarkadako erdialdetik aurrera. Honi gehitu behar zaio ustelkeria kasuak eman zirela herrialdearen ipar partean. Era berean, egoera ekonomikoa okerrera zihoan eta erbestean zeuden tutsiek ez zuten jatorrizko herrialdera bueltatzerik. Faktore hauen guztien ondorioz Ruandako Gerra hasi zen.
 
 
==Aurrekariak==
 
Ruandan honela dago banatua biztanleria: hutuak (gehiengoa) eta tutsiak (gutxiengoa). Herrialdeak Belgikarekiko independentzia lortu zuenetik hutuak egon dira boterean beti. Lur-eskasiak eta kafearen esportazioan oinarritutako ekonomia ahulak egoera okertu baino ez zuten egin. Hain zuzen, kafearen prezioa %50 jaitsi zen mundu osoan, 1989an, eta Ruandak esportazioen %40 galdu zuen. Azken 50 urteetako elikadura krisi handienari egin behar izan zion aurre herrialdeak, eta gainera, gastu militarrak igo eta zerbitzu publikoak murriztu ziren.
 
1990ko urrian, Ruandako Fronte Abertzaleak (erbestean zeuden tutsiek sortua) herrialdea inbaditu zuen Ugandatik sartuta. Herrialde biek bake akordio bat sinatu zuten 1993an ([[Arushako akordioa]]).
 
Trantsizio bidezko gobernua sortu zen, hutuak eta tutsiak txandaka gobernatzen zutena.
 
1994an, Ruandako ejertzitoak milizia hutuak ([[Interahamwe]]) entrenatu, eta Mila Muinoetako Irrati Telebista Asketik tutsien aurka aurrez aurre jartzeko mezuak zabaltzen hasi ziren. Muturreko hutuek gidatu zuten igorpena. Mezuak talde etniko bien arteko desberdintasunak nabarmentzen zituen, eta gatazkak aurrera egin ahala gero argiagoak bilakatu ziren. Apiriletik aurrera tutsiak hutuen aurkako genozidio bat prestatzen ari zela esaten hasi zen.
 
[[Linda Melvern]] erreportari britainiarraren arabera genozidioa ondo planifikatuta zegoen. Triskantzaren hasieran 30.000 pertsonek eratu zuten milizia eta herrialde osoan zehar zeuden barreiatuta. Miliziako zenbait kidek AK-47 errifleak lortzeko erraztasunak omen zituzten inprimaki soil bat beteta. Granadak bezalako beste armen kasuan ez zen inolako paperik bete behar eta masiboki banatu ziren.
 
Genozidioaren zati bat nazioarteko laguntza programetatik finantzatu zen, besteak beste, [[Munduko Bankua]]ren eta [[Nazioarteko Diru Funtsa]]ren doiketa programetatik. Genozidioaren prestakuntzan 134 milioi dolar xahutu zirela esan ohi da, eta haietako 4,6 milioi [[aihotz]], [[aitzur]], [[aizkora]], [[labana|laban]] eta [[mailu]]etan gastatu omen zirela. Estimazioen arabera, gizonezko hutuen hirutik batek matxete berria zuen.
 
Melvern erreportariaren arabera, genozidioa kabinete batzarretan eztabaidatu zela aitortu zuen Ruandako lehen ministro Jean Kambandak. Era berean, kabineteko ministra batek «tutsi guztiez libratzearen alde» zegoela esan zuen, «tutsirik gabe Ruandako arazo guztiak amaituko liratekeelako».
 
 
==Biktimak==
 
Ziurrenik ezin izango da zehatz jakin zenbat hildako eragin zituen genozidioak, baina 500.000 eta 1.000.000 hildako izan zirela kalkulatzen da. 800.000 hildako balira, horrek herrialdeko biztanleriaren %11 suposatuko luke, hau da, herrialdean bizi ziren tutsien %80. Era berean, ez dago zehatz jakiterik tutsien mendekuak zenbat hildako utzi zituen. “Beste genozidioa” bezala izendatua izan da tutsien mendekua, baina badirudi ez dela hutuen genozidioaren aurrean inolaz ere parekoa.
 
==Ikus, gainera==
95

edits