Skype: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orrialde berria: 250px|thumb|Skyperen irgarkia [[Tallinngo tranbia batean.]] '''Skype''' (orokorrean /skáɪp/ bezala ahoskatua; jatorrizko hizkuntzan, estoniera...
(Ez dago alderik)

13:44, 11 urtarrila 2010ko berrikusketa

Skype (orokorrean /skáɪp/ bezala ahoskatua; jatorrizko hizkuntzan, estonieraz /∫ýpe/), Internet bidez deiak egitea ahalbidetzen duen softwarea da. Bat-bateko mezuak, bideokonferentziak edota fitxategiak trukatzeko aukera ere ematen du aplikazioak. 2003an sortu zen zerbitzua, nagusiki, Ahti Heinla, Priit Kasesalu eta Jaan Tallinn estoniarren eskutik. Bere garaian Kazaa software aplikazioa ere bultzatu zuten. Halere, Skype Group delako taldeak suediar eta daniar sustraiak ere baditu, Niklas Zennström eta Janus Friis enpresariek ere parte hartzen dutelako. Enpresaren egoitza nagusia Luxenburgon dagoen arren, Skypek bulego gehiago ditu Londres, Stockholm, Tallinn, Tartu, Praga eta San Jose (Kalifornia) bezalako hirietan.

Skyperen irgarkia Tallinngo tranbia batean.

Zerbitzuaren ezaugarri nagusietako bat da erabiltzaileek debalde egin dezaketela berba euren artean, betiere, biek Skype aplikazioa erabiltzen badute. Bestalde, YY SkypeOut izeneko ezaugarria ere badu Skypek eta telefono arruntetara zein telefono mugikorretara deitzea ahalbidetzen du. Kasu honetan deiak egin ahal izateko ordaindu egin behar izaten da eta hauen prezioa desberdina izan ohi da herrialdearen arabera. SkypeIn aukerarekin, ordea, posible da telefono batetik ordenagailu batera dei egitea. Aplikazioak eskaintzen dituen aukeren artean debaldeko ahots-mezuak lagatzea dago.

Skyperen erabilera oso parekoa da Windows Live Messenger edota Yahoo! Messenger bezalako bat-bateko mezularitza zerbitzuekin alderatuta.

2005ean, eBay etxeak enpresa erosi zuen 2.600 milioi dolarren truke.


Sistema eragileak


Kanpo loturak