Julio Kageta: berrikuspenen arteko aldeak

Euskal musika taldea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orrialde berria: {{Musika talde infotaula | izena = Julio Kageta | irudia = | irudi testua = | irudi zabalera = | ezizenak = | jatorria = Ermua (Gipuzkoa) | instrumentuak = | musika mot...
(Ez dago alderik)

12:34, 7 urtarrila 2010ko berrikusketa

Julio Kageta, 1983an Ermuan (Gipuzkoa) sortutako Rock taldea zen. 1987 eta 1989 artean hiru maketa kaleratu ondoren, beraien lehen lana argitaratu zuten 1990ean. Diska hau ordea, Kiowak, SS-77 eta Pottoka elkarbanatu zuten LP formatuan. Bertan, hiru abesti sartu zituzten. Diska honen kaleratzeak, ate asko ireki zizkien zuzeneko kontzertuak emateko.

Julio Kageta
Datuak
JatorriaErmua (Gipuzkoa)
Musika motarock
Urteak1983 - 1995
Taldekideak
Gorka Manzisidor
Juanmi Bravo
Iker Saenz Zaitegi
Asier Agirregomezkorta
Patxi Linares
Badok: julio-kageta Musikasten: julio-kageta

1991ean, beraien lehen disko luzea grabatu zuten Bordelen, Frantzian. Disko honi, Bihar eta berandu izena jarri zioten. Bertan , The Clash taldearen bertsio bat sartu zuten eta CD formatuan abesti bat gehiago zekarren.

1993an beraien azken lana argitaratu zuten, Mestizu. Aurreko diska bezala, Gor Disketxearekin kaleratu zuten diska hau. 1995ean jotzeari utzi zioten.

Gaur egun, Julio Kagetako partaide batzuk, Kokein edota P.A.M. taldeetan jotzen dute.

Taldekideak

Diskografia