«Elgorri»: berrikuspenen arteko aldeak

928 bytes removed ,  Duela 10 urte
t (robota Erantsia: hi:खसरा)
 
== Infekzioa ==
 
Elgorriaren birusa [[arnas-aparatu]]ari eragiten dioten beste gaitzen antzera ([[hotzeri]]a, [[gripe]]a, [[barizela]]...) transmititzen da: gaixoak kanporatzen dituen tanta infekziosoen bidez, eztula edo doministiku egiterakoan, adibidez. Birusa arnas jariakinetan dago, eta gaixoak kanporatutako aerosol tantetan milioika birus [[patogeno]] daude.
 
Gaitza oso kutsakorra da. Hala ere, birusa oso sentikorra denez pertsonen arteko kontaktu zuzenaren bidez besterik ez da transmititzen. Gorputzetik at bizi ezin denez, fomiteen bitarteko transmisioa ez da inoiz gertatzen.
 
Birusak arnas-traktutik hasten du [[infekzio]]a. Hortik, eta [[linfa]]ren bidez, [[odol]]era iritsi eta gorputz osora hedatzen da. Elgorriaren birusaren aurrean [[immunitate-sistema]] aktibatzen da, eta eragile arrotzari aurre egiten dio immunitate zelularraren bidez (immunitate mota horretan T [[linfozito]]ek zeregin oso garrantzitsua betetzen dute).
 
== Sintoma klinikoak ==
Anonymous user