Chlamydia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Josu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Josu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
15. lerroa:
''[[Rickettsia]]'' generoko bakterioen antzera, Chlamydia ez da hazten laborategiko hazkuntza-inguruetan, zelula barneko parasitoa delako. Horregatik -birusekin gertatzen den moduan- kultibo zelularrak behar dira bakterio hori laborategian hazi dadin.
 
Klamidien [[metabolismo]]a oso mugatua da, [[molekula]] asko behar baitituzte bizirik irauteko. Molekula horiek guztiak [[zelula]] ostalariarengandik hartzen dituzte, ez baitira gai bere kabuz sintetizatzeko ([[azetil -CoA]], NAD, FP, [[entzima]] batzuk...). Duela gutxi arte [[ATP]] bera ostalariarengandik hartzen zuela uste bazen ere, azken ikerketa genetikoek zalantzan jarri dute alde hau.
 
Metabolismoaren aldetik esan liteke klamidiak birus eta bakterioen artean kokatzen direla, prokariotoak izan arren.