Shaanxi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t robota Erantsia: sh:Shaanxi
No edit summary
25. lerroa:
 
Probintziako hiriburua [[Xi'an]] hiria da.
 
=== Geografia ===
Shaanxik duen iparraldetik hegoalderako hedadura handiak, klima ezberdinen agertzea posible egiten du. Iparraldean, [[Barne Mongolia]]ko mugan, basamortua dago, erdialdean [[Loess goi-ordokia]], hegoaldean eta ekialdetik mendebalderako norabidean [[Qingling mendiak]], eta [[Qinling mendiak|Qinling mendietatik]] hegoaldera klima azpitropikaleko basoak.
 
Probintziako iparraldean hotz handia egiten du neguan eta beroa neguan, neguak eta udaberriak nahiko lehorrak izaten dira. Zenbat eta hegoalderago, ugariagoak izaten dira prezipitazioak, [[Asia]] hego-ekialdeko montzoiarekin batera maiatzetik urrira bitartean. Urteko batez-basteko tenperatura 9 eta 16 gradu artekoa da, -11 eta 3,5 gradu artean urtarrilean, eta 21 eta 28 gradu artean uztailean.
 
Shaanxi probintziako gunerik jendetsuena hegoaldean dago, probintziako hiriburu den [[Xi'an]] hiriaren inguruan. Iparraldeko klima hotzagoak baldintzatu egiten du bertako biztanleen bizimodua eta hori dela eta, hiri handiak urriak dira bertan.
 
=== Etniak ===
Shaanxiko biztanleri gehiena [[Han etnia]]koa da. [[Hui etnia]]ko kideak, probintziaren ipar-mendebaldean bizi dira [[Ningxia]]tik gertu.
 
== Banaketa administratiboa ==