«Qinghai»: berrikuspenen arteko aldeak

1.350 bytes added ,  Duela 10 urte
ez dago edizio laburpenik
t (robota Erantsia: zh-classical:青海)
 
Probintziaren izena [[Qinghai]] lakutik eratorria da.
 
=== Geografia ===
Qinghai, [[Goi-ordoki tibetarra]]ren ipar-ekialdean dago. [[Txina]]ko ibai garrantzitsu guztiek Qinghai probintzian dute iturburua, [[Ibai Horia]]k probintziaren erdialdean, eta [[Yangtze]] eta [[Mekong]] ibaiek hego-mendebaldean. Erliebea, altuerak baldintzatzen du, eta batez-beste 3.000 metrotik gora daude probintziako hiri guztiak. Qinghaiko mendilerro garrantzitsuenen artean, [[Tanggula mendiak|Tanggula]] eta [[Kunlun mendiak]] daude.
 
Eskualde autonomo ez den probintziarik handiena da eta probintzian [[Txinako Herri Errepublika]]ko lakurik handiena dago, [[Qinghai lakua]]. [[Qaidam beheragunea]] probintziaren ipar-mendebaldean dago, eta lehengai ugari aurki daitezkeen 2.600 eta 3.300 metro arteko gune oso lehorra da.
 
Sanjiangyuan Natura Erreserba eta Hiru Ibaien Natura erreserba, gobernuak Qinghain sortutako bi gune babestuak dira. Hiru Ibaien erreserban, [[Txina]]ko hiru ibai garrantzitsuenen iturburua dagoelarik.
 
=== Klima ===
Klima, altuera handiak baldintzatzen du, eta urteko batez-besteko tenperatura -5 eta 8 gradu artekoa da kokagunearen arabera. [[Urtarril]]ean termometroak -18 eta -7 bitartean eta [[uztail]]ean 5 eta 21 gradu artean egon ohi dira.
 
Prezipitazioak urriak dira urte osoan zehar, baita uda garaiko montzoia denean. Horrez gain, otsailetik apirilera hare ekaitzak ugariak izaten dira.
 
== Banaketa administratiboa ==
52.189

edits