Vilnius: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xqbot (eztabaida | ekarpenak)
t robota Erantsia: ss:Vilnius
No edit summary
1. lerroa:
{{lanean}}
[[Fitxategi:Vilnius old city.JPG|right|thumb|200px|Vilniusen ikuspegia]]
 
'''Vilnius''' [[Lituania]]ko hiriburua eta hiri handiena da, [[2005]]ean 553.904 biztanle zituena.
'''Vilnius''' [[Lituania]]ko hiriburua eta hiririk handiena, eta, [[Vilniuseko konderria]]ren eta [[Vilniuseko barrutia]]ren hiriburua ere bada. Hiriak 555,613 biztanle zituen 2008an.
 
 
== Etimologia eta beste izenak ==
 
Vilnia ibaitik datorkio izena hiriari, baina historian zehar, hainbat izan dira hiria izendatzeko moduak. [[Lituaniera]]tik kanpo, honako izenekin ere izendatu izan da Vilnius: [[Poloniera]]z: Wilno, [[Bielorrusiera]]z: Вiльня (Vilnia), [[Alemaniera]]z: Wilna, [[Latin]]ez: Vilna, [[Letoniera]]z: Viļņa, [[Errusiera]]z: Вильню,[[Yidisera]]: ווילנע (Vilne). Beste izen errusiarrak Вильнa / Вильно (Vilna/Vilno) ian dira, nahiz eta Вильнюс ere erabiltzen den egun. Wilno eta Vilna izenak [[ingelera]] zaharreko eta [[frantses]] dokumentuetan ere agertu dira. Vilna izena oraindik ere erabilia da [[finlandiera]], [[portugalera]], [[gaztelera]], [[italiera]], [[hebreera]] eta [[yidiera]]z.
 
 
==Historia==
 
1323ko agirietan agertzen da hiriaren lehendabiziko aipamena, [[Gediminas Duke Handiaren gutunak | Gediminas Duke Handiaren gutunetan]], Alemaniako zenbait hiritara bidali zirenean. Bertan, Letoniako hiriburuan bizitzen jartzeko gonbitea egiten zitzaien germaniarrei, juduei eta Aita Santu Juan XXII.ari. [[Senieji Trakai gaztelua]] izan zen [[Lituaniako Dukerri Handia]]ren egoitza nagusia.
 
===Lituaniako Dukerri Handia===
 
Gediminasek Lituaniako lurraldeak handitu zituen, aliantza eta ezkontza estrategikoak eginda. Egungo [[Bielorrusia]], [[Ukraina]], [[Transnistria]], eta, [[Polonia]] eta [[Errusia]]ko zenbait lurretan hedatzen zen dukerria. Bere iloba Vytautas Handia eta Jogaila, ordea, gerra zibilean egon ziren aurrez aurre. [[Lituaniako Gerra Zibila]]ren garaian (1389 – 1392), Vytautasek hiria hartu eta setiatu zuen, Jogailari boterea kenduta. [[Lublingo Batasuna]]ren ostean eratu zen [[Poloniar-Lituaniar Erkidegoa]]. Federazio honetako buruzagiek bina izendapen zituzten: Lituaniako Duke Handia edo Poloniako errege. 1387an, Jogailak [[Magdeburg eskubideak]] eman zizkion hiriari.
 
===Poloniar-Lituaniar Erkidegoa===
 
Hiria hedapen periodo batean sartu zen. Vilniuseko harresiak 1503 eta 1522 urte bitartean eraiki ziren, hiria babesteko. Hiru dorre eta bederatzi ate zeuden hiriaren inguruan. Sigismund Augustek bertara eraman zituen gorteak, 1544an.
 
Almae Academia et Universitas Vilnensis Societatis Jesu (Vilniuseko unibertsitatea) sortu zuen Stefan Bathory erregeak 1579an. Unibertsitateak bilakaera azkarra izan zuen, eta inguruetako gune zientifiko eta kultural garrantzitsuenetakoan bilakatu zen. Hiriak izandako hedapenari esker, ateak ireki zitzaizkion migrazioari. Hainbat ziren bertan mintzatzen ziren hizkuntzak: [[Lituaniera]], [[poloniera]], [[ruteniera]], [[errusiera]], [[eslabiar zaharra]], [[latina]], [[germaniera]], [[yidisera]], [[hebreera]] eta [[turkiera]]. Hiria [[Babilonia]]rekin ere alderatu zen. Talde bakoitzak ekarpen bana egin zuen hiriko bizimoduan, eta erruz garatu ziren artisautza, zientzia edota merkataritza salerosketa.
 
XVII. mendeak atzerapauso ugari ekarri zituen, erkidegoa gerretan sartuta aritu baitzen. Errusia eta Poloniaren arteko gerra garaian (1654 – 1667), errusiarrek eta saxoniarrek Vilnius okupatu zuten. Hiria hartu eta su eman zioten, eta biztanleria erail zuten. [[Iparraldeko Gerra Handia]] bitartean, suediar armadak hiria hartu zuen. 1710eko izurrite bubonikoak 35.000 hiritar hil zituen; 1715, 1737, 1741, 1748 eta 1749ko suteek hiria oraindik eta gehiago hondatu zuten. Vilniusek ordura arteko oparotasuna galdu bazuen ere, XIX. mendean, biztanleria hazi egin zen 20.000 izatera iritsi arte. Ipar Europako hiririk handienetako bat izan zen orduan.
 
 
===Errusiarren menpe===
 
1795eko Poloniaren Hirugarren Zatitzearen ondoren, Errusiaren parte izatera igaro zen Vilnius. Errusiarrek hiriko harresiak eraitsi zituzten, ekialdekoa izan ezik (Aušros vartai, Medininkų vartai lituanieraz, Ostra Brama polonieraz). 1812an [[Napoleon]]ek hiria hartu zuen [[Mosku]]rako bidean. 1831ko Azaroko Iraultzaren ondoren unibertsitatea itxi egin zuten eta errepresioak hiriaren handitzea ekidin zuten. 1863ko Urtarrileko Iraultzan gobernuaren aurkako altxamendua egin zen baina Mikhail Muravyovek indarrez geldiarazi zuen. Iraultzaren ostean hiritarren eskubideak murriztu eta [[lituaniera]], [[poloniera]] eta [[bielorrusiera]]ren erabilera debekatu ziren. [[Errusiera]] izan zen baliozko hizkuntza bakarra.
 
== Kanpo loturak ==