Nevio: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
3. lerroa:
Bere jatorriari dagokionez, [[Campania]]ko herri latindarretakoren batetan jaio zela uste izan da, baina [[Erroma]]n, [[Nevia]] gens plebeio bat zegoela ezagutzen denez, seguruena, Erroman jaio izana da, erromatar hiritar bezala. [[Lehen Gerra Puniko]]an parte hartu zuen.
 
Antzerkigile bezalagisa, bere karrera, [[K. a. 235]]ean hasi zen, eta 30 urtez jarraitu zuen. Bere amaiera aldera, nobleziaren etsaitasuna jaso zuen, bereziki Metelotarrena, eskenatik zuzendu zizkion erasoengatik, ondorioz, gartzelaratua izan zelarik. Gartzelan zegoela, bi lan idatzi zituen, non bere aurreko errespetu faltagatik barkamena eskatu zuen, eta, plebearen tribunoen partehartzearen ondorioz askatua izan zen, jarraian, [[Utika]]ra erretiratuz. Dirudienez erbeste honetan idatzi zuen Gerra Punikoari buruzko bere lana, jada antzezlanak idaztetik erretiratua zegoenean.
 
Livio Androniko ez bezala, erromatarra zen, eta ez greziarra; idazle orijinal bat zen, eta ez lan greziarren egokitzaile eta itzultzaile soil bat. Neviok ere, tragedia eta komedia greziarrak egokitu zituen arren, jatorrizko eredutik at joan zen, ''fabula praetexta'' edo drama nazionala sortuz.