Napoleondar Gerrak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
An13sa (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
19. lerroa:
Napoleonek Britainia Handia inbaditzeko asmoa zuen [[1805]]ean, baina [[Errusia]] eta [[Austria]]rekin izandako aliantza berriak ([[Hirugarren Koalizioa]]) kontinenteari begira jarri zuen. Gainera, [[Bizkaiko Golko]]ko britainiarren nagusitasuna ezin izan zuen gainditu, [[Trafalgarreko bataila|Trafalgarren]] [[urriaren 21]]ean porrot erabakigarria pairatu zuelako. Edonola ere, [[abenduaren 2]]an, soldadu gehiago zituen Autro-Errusiar armada gailendu zuen Napoleonek [[Austerlitzeko bataila|Austerlitzen]]. Honela, Austriak koaliziotik aldenduta, Napoleonek [[Erromatar-Germaniar Inperio Saindua]] desegin zuen, ia-ia 900 iraun ostean.
 
Hurrengo urtean, [[Laugarren Koalizioa]] osatu zen. [[Urriaren 14]]an, Napoleonek [[Prusia]] garaitu zuen [[Jenako bataila]]n. [[Alemania]] zeharkatuta, Errusia gailendu zuen [[Friedlandeko bataila]]n [[1807]]ko [[ekainaren 14]]an. [[Tilsiteko Hitzarmenak|Tilsiteko Hitzarmenetan]], Europa Frantzia eta Errusiaren artean banatu zen, eta [[Varsoviako dukerria]] sortu zen tartean. Nolanahi ere, [[1812]]ko [[ekainaren 12]]an, Napoleonek Errusia inbaditzeari ekin zion. [[Smolensko bataila|Smolensken]] eta [[Borodinoko bataila|Borodinon]] garaipena izan ondoren, [[Mosku]] hartu zuten frantziarrek, baina sutan aurkitu zuten. Honela, atzera egitera behartuta aurkitu zuen bere burua Napoleonek. Atzerako bidaian, kosakoen erasopean, eta goseteak zein hotzak jota, 20.000 gizon baino ez ziren itzuli kanpaina honetatik.
 
[[1807]]ko urrian [[Frantzia]]k eta [[Espainia]]k [[Fontainebleauko ituna]] sinatu zuten, [[Portugal]] inbaditu eta banatzeko. Frantziar armada Espainian sartu eta gero, [[1808]]ko maiatzean Napoleonek bere anaia [[Jose Bonaparte]] ezarri zuen errege. [[Iberiar Penintsulako Gerra]] horrela hasirik, [[1809]]an [[Erresuma Batua]]k eta [[Austria]]k Napoleonen aurkako [[Bosgarren Koalizioa]] osatu zuten. Hasieran Austriak garaipenen bat izan bazuen ere, [[Wagramgo bataila]]n erabateko porrota jasan ondoren [[Schönbrunngo ituna]] onartu behar izan zuen.
Nolanahi ere, [[1812]]ko [[ekainaren 12]]an, Napoleonek Errusia inbaditzeari ekin zion. [[Smolensko bataila|Smolensken]] eta [[Borodinoko bataila|Borodinon]] garaipena izan ondoren, [[Mosku]] hartu zuten frantziarrek, baina sutan aurkitu zuten. Honela, atzera egitera behartuta aurkitu zuen bere burua Napoleonek. Atzerako bidaian, kosakoen erasopean, eta goseteak zein hotzak jota, 20.000 gizon baino ez ziren itzuli kanpaina honetatik.
 
Aldapa goran jarri zitzaion [[1813]]tik aurrera Napoleoni. [[Leipzigeko bataila]]n ([[1813]]) zazpi herrialdetako armadak garaituta, [[Paris]] hartu zuten aliatuek. [[Fontainebleauko Hitzarmena]]ren azpian, [[Elba]] irlara herbesteratu zuten, boterea galduta. Hala eta guztiz ere, [[1815]]eko [[martxoaren 1]]ean, Frantziara itzuli zen. Armada bat antolatu arren, Erresuma Batuak eta Prusiak [[Waterlooko bataila|Waterloon]] menderatu zuten [[ekainaren 18]]an.