«Likona dorretxea»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
}}
'''Likona dorretxea''' [[Ondarroa]]ko Kale Handian dagoen [[Erdi Aro]]ko eraikina da.
[[Image:Onadarroa, Casa torre Likona 2.JPG|right|thumb|200px|Likona dorretxea.]]
 
== Deskribapena ==
[[Behe Erdi Aroa|Behe Ertaroko]] jauretxeen ezaugarriak agertzen ditu. Forma [[Kubo|kubikoa]] eta itxura sendoa duen eraikin isolatua da. Garaiera handikoa da eta hamalau metrora iristen den ekialdetik, nahiz eta mendebaletik zortzi metrokoa baino ez izan, kokatuta dagoen lurra bera ere oso aldapatsua delako. Teilatuak bi aldetara isurtzen ditu urak. Hormen lodiera handiagoa da beheko aldean, gorantza egin ahala mehetuz baitoa. Kare harriz egindakoa da, eta gehien bat [[harlangaitz]]ez landua, nahiz eta baogune inguruetan eta eskantzutan harlandua ere ikusten den. Itxura itsua du eta jatorrizkoan baogune gutxi izan zituen; fatxada guztietan ez dira berdin banatzen; fatxada nagusia da irekien agertzen dena. Dorrea ekialdera luzatzen da kanpoko aldetik bi horma sendoren bidez; hain zuzen, kuboaren beheko solairuaren jarraipen dira. Likona dorretxearen jatorrizko kofadurak aldatu egin dira eta beste batzuk egin dira, modernoak, etxeak zituen hiru solairuak bost izateko bihurtu direnean. Fatxada nagusian [[arku zorrotz]]eko bi sarrera daude; bata, beheko solairuan, eta bestea, sarrera nagusia den oraingo hirugarren solairuan, gainean bi armarri dituela. Azkenengo solairua, lehenago solairua nagusia zena, argi gehien zuena zan. Bertan [[leiho geminatu]] zorrotz bat, iparrera ematen duen arku eskartzanoko balkoi bat eta hegoaldera eta ekialdera joten duten bi baogune [[Arkitektura gotiko|gotiko]] balkoidun ikus daitezke, baita gezileihoak ere. Solairu nagusiko garaieran mentsula batzuk ageri dira aurreko eta atzeko fatxadan. Likona Dorretxearen azken solairua ganbara egin berri bat da, eta gainean teilatua dauka. Barruan aldaketa gogorrak egin dira. Trenkadak asko ere asko aldatu dira, jatorrizko hiru solairuak bost bihurtu direlako.
 
== Kanpo loturak ==
{{commons|Category:Casa torre Likona}}
* [http://www.euskadi.net/cgi-bin_k54/ver_e?CMD=VERDOC&BASE=B03G&DOCN=000005255&CONF=/config/k54/bopv_e.cnf Kultura Ondasun izendapena EHAAn]
 
 
{{Bizkaiko eraikin historikoak}}
78

edits