«Rock and roll»: berrikuspenen arteko aldeak

[[Punk]]a mugimendu soziala bazen ere, salmentaren aldetik edo korronte nagusiko irratsaioetan arreta eskasa bereganatu zuen. [[Disco]]a eta album formako rocka estilo nagusiak izaten ziren. Disketxeko exekutiboak, punkak liluratuta ere, [[New Wave]] errazagoaren ahalmenaz ohartu ziren. Estilo honekin lotura txikiena zeukan edozein taldea kontratatu nahian, [[The Cars]] edo [[The Go-Go’s]] gisako pop taldeak New Wave arropaz jantzi zituzten. Beste talde batzuek, [[The Police]]k edo [[The Pretenders]]ek bezala, New Waven hasita, karrera luzea eta arrakastatsua erdietsi zuten.
 
[[1982]] eta [[1985]] bitartean, [[New Wave]]k bide erromantikora jo zuen, [[Kraftwerk]]ek eta [[Gary Numan]]ek eraginda. [[Depeche mode]], [[Duran Duran]], [[Erasure]], [[A Flock of Seagulls]], [[Psychedelic Furs]], [[Talk Talk]] eta [[Eurythmics]] izan ziren horietako talde batzuk. Sintetizatzailea izan zen garaiko jogailu nagusia, eta talde batzuentzat, bakarra.
 
[[Ingalaterra]]n, [[punk]]ak [[post-punk]]a eragin zuen. [[New Wave]] izena ere ematen bazaion arren, post-punka ausartagoa eta artistikoagoa zen. [[1978]]an, [[The Sex Pistols]]en John Lydon (Johnny Rotten) abeslari ohiaren [[Public Image Ltd.]] taldeak eman zion hasiera mugimenduari. [[Joy Division]], [[Siouxsie & the Banshees]], [[The Fall]], [[Gang of Four]] edo [[Echo & the Bunnymen]] gisako taldeek berehala egin zuten bat. Hala ere, post-punkean sortu zen talderik arrakastatsuena [[Irlanda]]ko [[U2]] izan zen. Hamarkadaren bukaerako munduko talde handienetakoa zen.
Anonymous user