Paraguai (ibaia): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orrialde berria: {{Ibai infotaula | izena = Paraguai | bertako izena = Paraguay (es), Paraguai (pt) | argazkia = Rio_Paraguay.jpg | oina = Paraguai ibaia Asuncion ondoan. | mapa = | kokapena = [...
(Ez dago alderik)

00:32, 11 abendua 2009ko berrikusketa

Paraguai Hego Amerikako hego-erdialdeko ibai handia, Paraguai estatuari izena ematen diona. Brasil eta Boliviaren arteko muga eratzen du, eta Paraguai eta Argentinaren artekoa. 2.500 km luze da, Mato Grosso brasildar estatuko iturburutik Paraná ibaian amaitu arte.

Paraguai
Paraguay (es), Paraguai (pt)
Datu orokorrak
Motaibai
Luzera2.621 km
Geografia
Map
Koordenatuak14°19′12″S 56°44′08″W / 14.32°S 56.7356°W / -14.32; -56.7356
Estatu burujabe Brasil
Brasilgo unitate federatibo Mato Grosso do Sul
Hidrografia
Ibaiadarrak
Arroaren azalera1.150.000 km²
Arro hidrografikoaRío de la Plata Basin (en) Itzuli
Ur-emaria2,7 m³/s
Bokalea
()
Paraná

Baliabideak

Paraguai Río de la Plataren arroko bigarren ibai handiena da. Paranáren arroko beste ibaiek ez bezala, Paraguaik ez du inolako zentral hidroelektrikorik eta, hortaz, nabigagarria da luzez, Amazonas ibaiak bakarrik gainditua kontinentean. Horregatik, merkataritza bide garrantzitsua da, Paraguairi eta Boliviari itsasora irteera ahalbidetuz.

Arrantza ibai garrantzitsua da ere, biztanle txiroenen diru iturri nagusia. Baina urteroko uholdeek jende migrazio handiak eragiten ditu biztanle klase hauetan batez ere. Nahiz eta nazioartean alboratua egon, Pantanal eskualdea munduko hezegune handia da, eta Paraguai ibaiak ekarritako urek bakarrik elikatzen dute.

Kanpo loturak


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Paraguai (ibaia)