Azido formiko: berrikuspenen arteko aldeak

konposatu kimiko
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Milu (eztabaida | ekarpenak)
Orrialde berria: thumb|150px|Azido formikoaren egitura kimikoa. '''Azido metanoiko''' edo '''azido formikoa''' (bere izena txingurrietatik dator, ''formica'' [[lati...
(Ez dago alderik)

21:07, 10 abendua 2009ko berrikusketa

Azido metanoiko edo azido formikoa (bere izena txingurrietatik dator, formica latinez) karbono atomo bakarreko konposatu organikoa da eta beraz, azido organiko guztietan sinpleena. Konposatu honek karboxilo talde bat du, molekulari ezaugarri azidoa ematen diona.

Azido formikoaren egitura kimikoa.

Azido formikoa likido koloregabe eta usain narritagarriduna da. Bere irakite-puntua 100,7ºC-tan dago eta izozte-puntua aldiz, 8,4ºC-tan. Karbono kate laburra eta ionizagarria duenez, uretan disolbagarria da gainera.

Bere manipulazioan eskularruak erabili behar dira, azalarekin kontaktuan baba mingarriak agertzen baitira, lehertu eta odoljarioa eragiten dutenak.