Montehermoso jauregia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
16. lerroa:
 
'''Montehermoso jauregia''' [[Araba]]ko [[Gasteiz]] hiriko Alde Zaharrean kokatzen den [[jauregi]]a da, zehatzago izateko, hiriko eremu garai eta antzinakoenean kokatzen da. Gaur egun kulturgune bat da.
 
== Historia ==
Gasteizen eraiki zuten aurreneko jauretxeetako bat da. [[XVI. mendea]]n egin zuten, [[1524]]ean hain zuzen ere, Ortuño Ibañez de Agirre gortesau ospetsuaren eta haren emazte Maria de Esquivel y Arratiaren aginduz. Garai batean, apezpikuen egoitza izan zen. Egun, ordea, ezer gutxi geratzen da antzinako eraikin hartatik.
 
== Eraikina ==
Eraikinaren egungo fatxadak ([[XIX. mendea]]n eraiki zuten) bi mailako oinplano angeluzuzena eta hiru solairuko dorreak ditu ertzetan. Gainera, [[1997a]]n jauregia berreraikitzeko egindako lanen ondorioz, [[1895]]ean eraikitako Gasteizko Ur Biltegi Zaharrarekin bat eginda dago egun.
 
Bi eraikin horien bat-egiteari esker, eraikin historiko bat berreskuratu eta erakusketak zein ekitaldi handiak egiteko Montehermoso Kulturunea jaio zen. Ikastaroak, hitzaldiak, mintegiak eta emanaldiak egiteko aretoak ere baditu.
 
Lorategi handiz inguratuta dago eta erabilera publikorako gune ugari ditu.
 
== Iruditegia ==
29 ⟶ 39 lerroa:
== Kanpo loturak ==
*[http://www.montehermoso.net/index.php?/eu Montehermoso kulturgunearen webgunea] {{eu}}
*[http://www.turismoa.euskadi.net/s11-12375/eu/contenidos/h_cultura_y_patrimonio/0000010969_h5_rec_turismo/eu_10969/10969-ficha.html Montehermoso jauregia Euskadi.net webgunean] {{eu}}
 
{{Arabako eraikin historikoak}}