William Sealy Gosset: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
8. lerroa:
 
''Student'' goitizenaren erabileraren zergaitiari buruz, hipotesi zenbait planteatu da. Hipotesi arruntenaren arabera, Guinness enpresak metodo estatistikoak erabiltzen zituela lehiakideei ezkutatzeko ezarri zien goitizena Gosset eta beste ikertzaile zenbaiti. Beste hipotesi batzuen arabera, enpresa barneko ikertzaileen arteko hikamikak ekiditeko esleitu zitzaizkien goitizenak. Dena den, Student goitizena Christopher Digges La Touche Guinnesseko zuzendariak berak ezarri zion Gosseti. Guztira, Gossetek 21 artikulu idatzi zituen 25 urtetan zehar (horietarik 14 ''Biometrika'' aldizkarian). Denak, bat ezik, ''Student'' goitizenez sinatu zituen.
 
Bitartean, Guinness enpresan jarraitu zuen lanean. [[1922]]. urtetik aurrera, estatistika laguntzaile bat ere izan zuen ondoan bere ikerketetarako. [[1934]] urtean auto istripu larri bat izan zuen. Hilabeteak ezinduta pasa ondoren, enpresak Londresen eratu berri zuen garagardotegi batera bidali zuen, bertako ekoizpen-buru izateko. Zorittxarrez, han ez zuen asko iraun, bihotzekoak jota [[1937]]. urtean zendu baitzen.
 
==Erreferentziak==