William Sealy Gosset: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
5. lerroa:
==Bizitza==
 
Bere[[Frantzia]]tik kanporatutako [[hugonote]] familia baten ondorengoa, bere gurasoak Frederic Gosset koronela eta Agnes Sealy Vidal izan ziren. [[Winchester College]] ospetsuan ikasi eta ondoren [[matematika]] eta [[kimika]] ikasi zituen [[Oxfordeko New College]] unibertsitatean. Graduatutakoan, [[1899]] urtean, [[Dublin]]go Guiness garagardotegian hasi zen lanean. [[Garagardo]]aren ekoizpenaren inguruko saiakuntza lanek, tenperaturak eta beste zenbait aldagaik eragiten zuten aldaketen inguruan, [[estatistika]]ra eraman zuten Gosseten lana. Horrela, lantegiko barne txosten batean, ''"The Application of the ‘Law of Error’ to the work of the Brewery"'' izenburukoa estatistikara egin zuen lehen ekarpena jasotzen da. Bere ikerketa lana aurrera eramango zuten emaitza berrien bila, [[Karl Pearson]]ekin izan zuen harremana [[1905]]eko uztailean. Guinness enpresaren ikerketa-politika eskuzabalari esker, 1906-1907 urteetan Londreseko [[University College]] unibertsitatean [[Karl Pearson]]ek zuzentzen zuen ikerketa-taldean. Horrela, [[1908]] urtean, [[t banakuntza]]ren aurkikuntza egin zuen ''[[“The Probable Error of a Mean”]]'' izenburuko artikulu famatuan, Pearsonek berak zuzentzen zuen ''[[Biometrika]]'' aldizkarian argitaratutakoa <ref>{{en}} Student: [http://www.york.ac.uk/depts/maths/histstat/student.pdf The Probable Error of a Mean], ''Biometrika'', 6 (1908) 1–25 orrialdeak.</ref> eta ''Student'' goitizenez. Artikuluan, lagin [[batezbesteko aritmetiko|batezbestekoaren]] banakuntzari buruzkoa da, [[populazio]]tzat banakuntza normala harturik, populazioaren [[desbidazio estandarra]] ezezaguna eta lagin tamaina txikia direlarik.
 
''Student'' goitizenaren erabileraren zergaitiari buruz, hipotesi zenbait planteatu da. Hipotesi arruntenaren arabera, Guinness enpresak metodo estatistikoak erabiltzen zituela lehiakideei ezkutatzeko ezarri zien goitizena Gosset eta beste ikertzaile zenbaiti. Beste hipotesi batzuen arabera, enpresa barneko ikertzaileen arteko hikamikak ekiditeko esleitu zitzaizkien goitizenak. Dena den, Student goitizena Christopher Digges La Touche Guinnesseko zuzendariak berak ezarri zion Gosseti. Guztira, Gossetek 21 artikulu idatzi zituen 25 urtetan zehar (horietarik 14 ''Biometrika'' aldizkarian). Denak, bat ezik, ''Student'' goitizenez sinatu zituen.