Wire (musika taldea): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orrialde berria: Wire Ingalaterrako musika talde bat da, 1977an sortua Londonen. Taldearen estiloa oso zabala da – punk, post-punk, industriala, pop, trantzea ... – eta abestien letrak bereziki ...
 
No edit summary
1. lerroa:
Wire Ingalaterrako musika talde bat da, 1977an sortua Londonen[[London]]en. Taldearen estiloa oso zabala da – [[punk]], [[post-punk]], industriala, [[pop]], trantzea ... – eta abestien letrak bereziki interesgarriak dira. [[2008an]] taldeak hamaikagarren disko luzea plazaratu zuen.
 
30 urte baino gehiagotan zehar, Wirek hamaika disko estudiotan grabatu, zuzeneko disko batzuk plazaratu eta ehunka kontzertu ere eskaini dituzte. Beste talde asko ez bezala, talde honen musikak bilakaera nabaria izan du, nahiz eta hasierako kemena eta askatasuna ez galdu.
5. lerroa:
== Estiloak ==
 
Wire estilo anitzeko taldea da. Abesti eta disko desberdinetan punkaren kemena, rockaren[[rock]]aren adrenalina, trantzearen hipnosia, poparen melodia edota musika industrialaren esperimentazioa erabiltzen dituzte. Arruntean, hauetako baliabide bat baino gehiago entzuten da haien edozein diskotan.
 
Estilo aniztasunaren ondorioz, Wiren musikak sentsazio asko sortzen ditu: energia, poza, misterioa, suspensea ...
26. lerroa:
=== Diskoak ===
 
* ''[[Pink Flag'']] (1977ko[[1977]]ko abendua)
Hasieran, taldearen musikak harremana zeukan punkarekin. Wire punk garaian sortu zen eta taldeak mugimendu horren indarra, zuzentasuna, adrenalina eta askatasuna zituen lehenengo disko honetan. “Pink Flag”en soinua oso garbia da eta, gitarra gehienak distortsionatuak izan arren, instrumentu eta ahots guztiak oso ondo entzuten dira.
 
Hiru abesti aipatzeko, “Reuters”, “Mannequin”, “Feeling Called Love”
 
* ''[[Chairs Missing'']] (1978ko[[1978]]ko abuztua)
Bigarren disko hau lehenengoa baino askoz konplexuagotzat jo dezakegu. “Pink Flag”en adrenalina galdu gabe, “Chairs Missing” osatzen duten abesti batzuk punketik oso urruti daude, ideia burutsuetan oinarrituta. Giro misteriotsu bat sortzen da diskoaren zati batzuetan, taldeak lortzen duen xarma berezi bat.
 
Hiru abesti aipatzeko, “French Film Blurred”, “Outdoor Miner”, “Too Late”
 
* ''[[154'']] (1979ko[[1979]]ko iraila)
“Chairs Missing”en berrikuntzarekin jarraituz, “154” diskoarekin Wire heldutasun batera iristen da. Gero eta doinu, teknika eta instrumentu gehiago erabiltzen dituzte. Lehenengo aldiz, Graham Lewisek abesti batzuk abesten ditu. Diskoaren izenburua taldeak artean eman zituen kontzertu kopuruari buruzko erreferentzia da.
 
Hiru abesti aipatzeko, “The 15th”, “A Touching Display”, “Map Ref 41 Degrees N 93 Degrees W”
 
* ''[[The Ideal Copy'']] (1987ko[[1987]]ko apirila) UK #87
Zortzi urteko atseden batetik itzulita, Wirek bere laugarren diskoa eskaini zigun. Inoiz baino gehiago, taldearen askatasuna hautematen da: estilo aniztasuna nabaria da; konposizioak interesgarriak eta ederrak; ehundura musikala gero eta konplexuagoa eta landuagoa. Sintetizadoreak erabiltzen dira ia abesti guztietan.
 
Hiru abesti aipatzeko, “Ahead”, “Madman’s Honey”, “Still Shows”
 
* ''[[A Bell Is a Cup... Until It Is Struck'']] (1988ko[[1988]]ko maiatza)
Abesti askok poparen xarma eta erraztasuna dute, beste batzuek Wiren ukitu elektronikoa. Oso disko erakargarria da. Berriro ere, arrakasta komertzialaren gabezia uler daiteke hitz eta izenburu opakuengatik eta disko azalagatik: ziur aski, ez batek ez besteak ez zieten erraztu diskoa saltzen.
 
Hiru abesti aipatzeko, “The Finest Drops”, “Kidney Bingos”, “A Public Place”
 
* ''[[It's Beginning To And Back Again'']] (1989ko[[1989]]ko maiatza)
Nahiz eta diskoa estudioan ekoiztuta izan, abesti askok oinarria dute kontzertuko grabaketetan: hamaika abestitik, zazpi daude aurreko bi diskoetan. Ohiko zuzeneko disko baten ordez, oraingo teknologia aprobetxatu zuten kontzertuen freskotasuna eta emozioaz batera estudio batek eskaintzen dituen aukerak elkartzeko.
 
Hiru abesti aipatzeko, “Eardrum Buzz”, “Illuminated”, “The Boiling Boy”
 
* ''[[Manscape'']] (1990eko[[1990]]eko maiatza)
Inoiz baino gehiago, Wiren joera elektronikoa eta dance entzuten da disko honetan. Teklatuak eta programazioa asko erabiltzen dira eta, diskoa kaleratu ondoren, Robert Gotobed bateria-jotzaileak taldeari utzi zion bere lana soberan zegoela pentsatzen zuelako, bai diskoetan, bai kontzertuetan.
 
Hiru abesti aipatzeko, “Stampede”, “Patterns of Behaviour”, “Morning Bell”
 
* ''[[The Drill'']] (1991eko[[1991]]eko apirila)
“The Drill” abestia azaldu zen lehenengo aldiz 1987ko “The Ideal Copy”en. “The Drill” diskoan, “It's Beginning To And Back Again”en esperimentua aprobetxatu zuten berriro: zuzeneko grabaketak ekoiztu zituzten estudioan baina, kasu honetan, abesti bakarrarekin: “The Drill”. Abestiaren milaka aukerak profitatu zituzten disko interesgarria, ederra eta anitza osatzeko.
 
Hiru abesti aipatzeko, edo, hobeto esanda, hiru bertsio, “In Every City”, “(A Berlin) Drill”, “Do You Drive?”
 
* ''[[The First Letter'']] (1991eko urria)
Robert Gotobed bateria-jotzaileak taldeari utzi ziolako, gainontzeko taldekideek “Wir” izena erabili zuten disko honetan. Taldearen alderik esperimentalena entzuten da disko honekin: elektronika asko, erritmo setatsuak, ahots eta letra latzak dituzte abesti gehienek. Ahots grabaketak asko erabiltzen dira, Pink Floyden “Dark Side of the Moon”en baino gehiago. Beste zortzi urteko atseden bat hartu zuen taldeak disko hau plazaratu ondoren.
 
Hiru abesti aipatzeko, “Take It”, “Ticking Mouth”, “Tailor Made”,
 
* ''[[Send'']] (2003ko[[2003]]ko maiatza)
Berriro lau taldekideekin, Wire itzuli zen zortzi urteko atseden baten ondoren. Gitarrak, zarata eta freskotasuna ere berreskuratu zituzten disko honetan. Taldea sortu zenetik hogeita bost urte igaro ondoren, Wirek punk talde baten antza zuen berriro: abesti laburrak, zuzenak, indartsuak. Nolanahi ere, Wirek ez zuen bere berezitasuna galdu.
 
Hiru abesti aipatzeko, “In the Art of Stopping”, “Spent”, “Read & Burn”
 
* ''[[Object 47'']] (2008ko[[2008]]ko uztaila)
Wiren hamaikagarren diskoa taldearen ibilbidearen laburpen bat ematen du: punkaren energia, poparen melodiak, trantzearen hipnosia, musika industrialaren ehundurak ... hori guztitik dago. Lehenengo aldiz, Bruce Gilbert gitarra-jotzaileak ez zuen parte hartu Wiren disko batean eta, printzipioz, ez zuen jarraituko taldearekin.
 
87. lerroa:
Hitz batzuk enigmatikoak dira. “Lowdown”:
 
''The time is too short, but never too long to reach ahead,
to project the image, which will in time become a concrete dream.
Another cigarette, another day, from A to B,
95. lerroa:
irudia proiektatzeko, denborarekin amets zehatza bihurtuko dena.
Beste zigarroa, beste eguna, Atik Bra,
berriro C, D eta E saihesten, E bluesak jotzen dituzun lekua delako.''
 
Beste batzuk, enigmatikoak izateaz batera, dibertigarriak dira. “I Feel Mysterious Today”:
 
''Always cause for concern
when you're feeling quite bright
and your filament burns ...
107. lerroa:
argi samar sentitzen zarenean
eta zure harizpia erretzen da ...
Gaur misteriotsua sentitzen naiz''
 
Hitz ohi baino sinpleagoek ere ukitu misteriotsu bat dute. “40 Versions”:
 
''I never know which version I'm going to be.
I seem to have so many choices open to me.
It's not hard to see another unique event
123. lerroa:
hasiera eta amaiera ez dituzunean ikusten.
Berrogei bertsio dauzkat, guztiek papera lortu nahi dute,
Eta horrela iritziz aldatzen naizenean bihotzez ere aldatzen naiz.''
 
== Punk Floyd ==
 
1977an Wirek kontratu bat lortu zuen [[Harvest]] diskografikarekin, garaian ospetsua [[Pink FloydenFloyd]]en eta [[Syd BarrettenBarrett]]en diskoak plazaratzen zituelako. Une hartan, punk mugimendua pil-pilean zegoen eta deigarria zen punk talde bat, edo askoren ustetan punk talde bat, halako konpainiarekin ibiltzea, nolabait lankide gisan izatea. Ondorioz, lagun burutsu batek “Punk Floyd” goitizena eman zion taldeari. Wirekideek erantzun zioten lehenengo diskoaren izenburuarekin: “Pink Flag”.
 
== Kanpo loturak ==