Tunturi Lappiko historia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
tNo edit summary
9. lerroa:
[[Norvegia]]ko mugak itxi egin zituzten -[[1889]]an eta [[1852]]an- eta bertako herritarrak iparralderantz jo ezinik gelditu ziren. Mugen itxiera eta beraien bizimoduaren aldaketa ozenago salatzeko, [[1877]]. urtean, gaur egun [[Enontekiö]] osatzen duten [[Enontekiöko herrixkak|herrixkak]] batu egin ziren udalerri bat sortzeko. [[Muonionjoki]] eta [[Tornionjoki]] ibaietako muga berriak ezarri zirenean, gainera, [[Kaaresuvanto]] eta [[Kuttainen|Kuttanen]] bezalako [[Enontekiöko herrixkak|herrixkak]] [[Suedia|alde suediarrean]] eta [[finlandia]]rrean banatuta gelditu ziren.
[[Fitxategi:Voitto-lapissa-2.jpg|left|thumb|260px|[[Laponiako Gerra]] irabazi osteko bandera [[finlandia]]rra [[Kilpisjärvi]]n ([[1945]]).]]
[[Finlandia]]k [[1917]]ko [[Finlandiako Gerra Zibila|Gerra Zibilean]] independentzia lortu ostean, eta prozesu hau oraindik egonkortu gabe zegoenean, [[Bigarren Mundu Gerra]]k eztanda egin zuen [[Europa|kontinente zaharrean]]. [[Finlandia|Herrialdeak]] bere independiente estatusa mantendu nahian, [[Hirugarren Reicha|Alemania naziarekin]] bat egin zuen [[SESB]] bere lurraldetik urruntzeko. [[Norvegia]]tik iritsitako tropa [[alemania]]rrak [[Enontekiöko herrixkak|herrixketan]] egokitu ziren eta [[Ozeano Artikoa]]ren defentsa antolatzeari ekin zioten. Hainbat guden ondoren ([[Neguko Gerra]]), [[Finlandia]]k [[SESB]]ekin bake-akordio bat sinatu zuen, eta horrek, [[Alemania|alemaniarrak]] [[Finlandia|Finlandiar lurretatik]] botatzea eskatzen zuen. [[Finlandia]]k orduan, [[nazionalsozialismo|naziak]] jazartzeari ekin zion. Hauek, bizilagun den [[Norvegia]]ra, euren herrialde satelitera, alde egitea pentsatu zuten, baina ihes egin baino lehen, hauen atzeraldia eragozteko, [[finlandia]]rrak, [[Enontekiö]] eta gainontzeko mugako udalerrietan kokatu ziren. [[Laponiako Gerra]] hasi zen. Ondorio garratzak pairatu zituen udalerriak, [[Alemania|alemaniarrek]] [[Enontekiöko herrixkak|herrixka]] gehienak erre eta suntsitu baitzituzten -haien artean, [[Kilpisjärvi]]-, baina [[finlandia]]rren garaipenak behintzat, hauen berreraikitzea arindu zuen <ref>[http://www.tosilappi.fi/TosiLappi/In_English/Sights_and_places_of_interest/History_of_the_Enontekio_church_.iw3 II. Mundu Gerra]<ref/>.
 
[[Bigarren Mundu Gerra]] osteko urteetan, [[Finlandia]]k ekonomikoki, izugarrizko hazkuntza izan zuen, eta gizarte eta politika egonkortasuna lortu zuen. Gerra osteko herrialde pobre bat izateari utzi, [[Gerra Hotza|Gerra Hotzean]] neutral aldarrikatu, [[NBE]]k ezarritako isuna ordaindu eta 40 urtetan, teknologikoki munduko estatu garatu eta jakintsuena bihurtu zen, merkatuko izugarrizko botere ekonomikoarekin eta bizi maila altuarekin. Hala ere, hazkunde guzti hau, ez zen ona izan udalerriarentzat; izan ere, industriak ez zituen bere sustraiak errotu [[Lappi]]n ([[Kemi]], [[Kemijärvi]] eta [[Tornio]] hirietan izan ezik) eta biztanle askok ihes egin zuen [[Finlandia]]ko beste hiri garatuagoetara euren bizimodua hobetu nahi bazuten. Nahiz eta gaur egun, gero eta egitura garatuagoak heltzen diren turismoari esker, udalerria [[elur-orein]] abeltzaintzan murgilduta dago oraindik; horregatik, biztanleriak urtero urtero egiten du behera pixkanaka.
 
Bi talde etniko nagusi egon arren, [[finlandia]]rrak eta [[samitar]]rak guztiz bateratuak daude egunerokoan eta kultura aberastuz, bi gizarte-taldeak inolako desberdintasunik gabe bizi dira [[XXI. mende]]an. [[Samitar]]ren ohiturak, hizkuntza eta lurrak babesten dituen [[Finlandia]]ko [[Finlandiako Sami Lurraldea|Sami Lurraldea]]n sartu zen udalerria [[1973]]. urtean eta [[2008]]tik [[Klemetti Näkkäläjärvi]] [[enontekiö]]tarra da presidentea.
 
==Kanpo loturak==
* [http://www.tosilappi.fi/TosiLappi/In_English/Sights_and_places_of_interest/History_of_the_Enontekio_church_.iw3 Enontekiöko historia] {{en}}
 
== Erreferentziak ==
 
{{Erreferentzia zerrenda|2}}
 
[[Kategoria:Enontekiöko historia]]