Charles Perrault: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t robota Erantsia: et:Charles Perrault
Adrar (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
2. lerroa:
'''Charles Perrault''' ([[Paris]], [[1628]]ko [[urtarrilaren 12]]a - [[1703]]ko [[maiatzaren 16]]a) [[Frantzia|frantziar]] idazlea zen.
 
[[Paris]]ko familia burges bateko kidea zen. Zientzia akademian parte hartu zuen eta pintura akademian baita. Hainbat poema liburu idatzi zituen, baina ezaguna zen berak idatzitako ipuinei esker: ''[[Erpurutxo]], [[Txano Gorritxo|Txanogorritxu]], [[Loti Ederra]]''...
 
== Bizitza ==
9. lerroa:
 
Hala ere, ikusten dugunez, Perraulten obra honek milaka buelta eman ditu, hasiera batean gazteentzat idatzi zituen, bere helburua oharrak ematea zen eta gainera, liburu hau bestetik gabe argitaratu zuen (ez zuen arrakasta bilatzen liburu honekin). Baino gaur egungo egoera oso bestelakoa da; Charles Perrault literaturaren historiara pasatu egin da berak garrantzia eman ez zion liburu batekin. Gainera, gaur egun bere ipuinak ez dira oharrak edo mezu moralak transmititzeko erabiltzen, jendea entretenitzeko baizik. Eta aldaketarik handiena da, gaur egun, ipuin horiek ez dituztela gazte eta helduek irakurtzen, haurrek baizik. Haurrak Perraultek [[XVII. mende]]an bildu zituen istorioak bereganatu dituzte, eta ukaezina da esatea ipuin horiek ez direla haurrenak (jatorrian ez, baino gaur egun bai). Charles Perraulten obra honek sekulako garrantzia du literaturaren historian, baino batez ere, Haur eta Gazte Literaturaren historian. Gaur egun nork ez du Perraulten istoriorik ezagutzen? Beraz, ez dago hitzik obra honen garrantzia azpimarratzeko. Bestalde, aipatu behar da hemen hasi zitzaiola ematen garrantzia ahozko tradizioari eta herri xumeari. Gainera, ezinbestekoa zaigu obra honek Haur eta Gazte literaturan duen garrantzia eta indarra seinalatzea. Haurrek segituan bereganatu zuten obra hau eta aspaldidanik bere ipuin gogokoenen artean daude. Beraz, Charles Perraulten “aitzinako ipuin edo istorioak” haurrentzako lehenengo liburua hartu dezakegu (nahiz eta idazlearen helburua hori ez izan). Perrault izan zen amandre ipuinen sortzaile eta haurrentzako ipuinen aitzindaria.
 
== Lanak ==
46 bat obra idatzi zituen. Erreferentzialak diren zenbait idazki:
* ''Le Siècle de Louis le Grand'' (Luis Handiaren mendea, [[1687]]) olerkia.
* ''Parallèle des anciens et des modernes'' (Zahar eta berrien arteko erkaketa; [[1688]]): klasikoen kontra, idazle berritzaileen alde.
* ''Mémoires de ma vie. Voyage à Bordeaux'' (Nire bizitzako memoriak. Bordelerako bidaia; [[1709]])
 
=== Ipuinak ===
Idazle hau famatu bihurtu dutenak, ordea, ipuinak dira.
55 urte zituela ''Contes de ma mère l'Oye, ou Histoires du temps passé'' (Nire Antzara Amaren Ipuinak edo Pasatako garaiko istorioak; [[1697]]) idatzi zuen. Ospea eman zion lana da eta literatura-estilo berri baten hasiera markatu zuen: maitagarrien ipuinak. Hortik aurrera bere istorioentzat '''Perrault''' paisaia famatuetan inspiratu zen, hala nola bizilekua izan zuen Usséko gazteluan Basoko Loti ederra ipuinarentzat.
 
Ipuin ospetsu batzuk:
* ''La Barbe bleue'' ([[Bizar urdin]])
* ''Le Petit Chaperon rouge'' ([[Txano Gorritxo]])
* ''Le Maître chat ou le Chat botté'' ([[Botadun katua]])
* ''La Belle au bois dormant'' ([[Basoko Loti Ederra|Loti Ederra]])
* ''Cendrillon'' ([[Edurnezuri]])
* ''Les Fées'' ([[Maitagarriak]])
* ''Peau d'Âne'' ([[Asto-azala]])
* ''Le Petit Poucet'' ([[Erpurutxo]])
 
== Ikus, gainera ==