Amin Maalouf: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
17. lerroa:
Bere familia Libanoko mendialdeko Ain-Abou herrikoa zen. Amaren familia katolikoa eta frankofonoa zen. Aitak, jatorriz komunitate [[melkita]]koa bazen ere, heziketa [[protestante]] eta ingelesa izan zuen . Amaren nahikariz, Aminek [[Jesusen Konpainia]]ren ikastetxe frantsesean ikasi zuen. Ondoren [[Beirut]]eko Unibertsitate frantsesean [[soziologia]] ikasketak egin zituen.
 
Hamabi urtez kazetari aritu zen lanean. ''An-Nahar'' egunkariarenegunkarian bidalilan bereziaegin izanzuen. Nazioarteko atalaren arduraduna zela, 60 estatu baino gehiagotan ibili zen, tartean [[Etiopia]], [[Somalia]], [[Bangladesh]] eta [[Vietnam]]en . Azken honetan [[Saigon]]eko batailaren lekuko izan zen. 1976an [[Libanoko historia|Libanoko gerra]] hasi zelarik, [[Paris]]era erbesteratu zen eta oraindik han bizi da. 60 estatu baino gehiagotan erreportari ibilia eta ''Jeune Afrique'' astekariko erredaktore-burua izana da. ''Les croisades vues par les Arabes'' liburuaren arrakastari esker, [[1985]]etik idazteari ekin zion buru-belarri.
 
Maaloufen bizipenak bere obran nabarmentzen dira: bere jatorrien aniztasuna, hizkuntza eta erlijioen arteko elkarbizitza, komunitate arteko gatazka eta erbestealdia.
 
==Lanak==
===Eleberriak===
* ''Léon l'Africain'' ([[1986]])
* ''Samarcande'' ([[1988]]). (
* ''Les Jardins de lumière'' ([[1991]])
* ''Le premier siècle après Béatrice'' ([[1992]])