Inari: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robot: Automated text replacement (- aurkitzen da + dago & - aurkitzen dira + daude & - aurkitzen den + dagoen & - aurkitzen dena + dagoena & - aurkitzen dela + dagoela & - aurkitzen zen + zegoen & - aurkitzen baita + baitago)
tNo edit summary
64. lerroa:
 
[[Lappi|Lappi lurralde]] gehienean nagusitzen den [[Klima Kontinentala|klima kontinental]] eta [[Klima Artikoa|artikoak]] dira nagusi eta tenperatura eta prezipitazio baxuak ([[Finlandia|herrialde]] osoko baxuenak) dira ezaugarri nagusi. Udak, motzak eta epelak izan ohi dira, ekain erdialdetik abuztu bukaeraraino; neguak aldiz, luzeak eta oso hotzak. Elurra da paisaia ohikoena urritik maiatza bitarte, non [[Inarijärvi aintzira]] izoztua egon ohi den. [[Zirkulu Polar Artikoa]]ren iparraldean dagoenez, [[Ivalo|Ivalo herrixkan]], [[Gauerdiko eguzkia|gauerdiko eguzkiak]] (etengabeko eguzkiak) 58 egun iraun ohi du eta neguan, 32 eguneko [[Gau polar|gau polarra]] da nagusi <ref>[http://www.inari.fi/web/index.php?id=41 Inariko udala]</ref>. [[Aurora Boreal|Aurora borealak]], [[Aurora Boreal|Iparraldeko argiak]] bezala ezagunagoak [[Finlandia]]n, ere oso ohikoak izaten dira irailetik urrira eta martxo eta apiril bitartean. '''Inari'''ko antzinako biztanleek, argi hauek, [[Mysticeti|bale]] batean itsasoan utzitako arrastoak zirela uste zuten.
[[Fitxategi:Rahajärvi Aviaispäältä katsottuna.JPG|right|300px|thumb|[[Rahajärvi Aintzira|Rahajärvi aintzira]]; [[Inari]]ko ikuspegi izugarriak.]]
 
Baso-eremu anitz dago udalerrian, batez ere [[izei]] eta [[pinu]]diak. Iparralderantz jotzen dugun heinean, geroz eta klima lehorragoarekin aurkitzen gara, non zuhaitzik gabeko [[tundra]] bihurtzen den nagusi [[urki]] bakan batzuekin. Bertan, isolaturik aurkitzen diren mendixkak, ''tunturi''ak, agertzen hasten dira, [[Eskandinaviako mendiak|Eskandinaviako mendikatearen]] bukaerako mendixkak direnak; hala ere, mendixka hauek oso baxuak dira, altuena 600 metrotara ez baita ia iristen. Udalerria oso babestua dago; honen froga, azalera guztiaren %72,2a babestutako lurraldea dela da, [[Finlandia]]ko handienak diren [[Lemmenjoki Parke Nazionala|Lemmenjoki]] (2.850 km²) eta [[Urho Kekkonen Parke Nazionala]]k bezalako adibideekin. Babestutako eremu gehiago, [[Hammastunturi Eremu Basatia|Hammastunturi]], [[Kaldoaivi Eremu Basatia|Kaldoaivi]], [[Muotkatunturi Eremu Basatia|Muotkatunturi]], [[Paistunturi Eremu Basatia|Paistunturi]], [[Tsarmitunturi Eremu Basatia|Tsarmitunturi]] eta [[Vätsäri Eremu Basatia]]k dira. Bertan, animalia mota anitz bizi da; hala nola, [[Alces alces|altzeak]], [[Aquila chrysaetos|arrano beltzak]], [[Rangifer tarandus|elur-oreinak]], [[Ursus arctos|hartz arreak]] eta [[Canis lupus lupus|otsoak]] <ref>[http://www.inari.fi/web/index.php?id=41 Inariko udala]</ref>. Hegazti-espezieen artean, aipatzekoak dira luma dotoreko [[Philomachus pugnax|borrokalariak]], [[Lagopus lagopus|eper zuriak]], [[Perisoreus infaustu|eskinosoak]], [[Calcarius lapponicus|laponiako berdantzak]], [[Anthus pratensis|negu-txirtak]], [[Picoides tridactylus|okilak]] eta [[Pluvialis apricaria|urrezko txirriak]].
 
Gainontzeko lurraren %12a, urez estalitako lur-zorua da. Aintzira garrantzitsu, ospetsu eta handiena, 1.041 km²-ko azalera duen [[Inarijärvi aintzira]] da, [[Finlandia|herrialde]] osoko hirugarren handiena <ref>[http://www.inari.fi/web/index.php?id=41 Inariko udala]</ref>. Bertan, 3.000 uharte baino gehiago aurki daitezke.
 
[[Fitxategi:Rahajärvi Aviaispäältä katsottuna.JPG|right|300px|thumb|[[Rahajärvi Aintzira|Rahajärvi aintzira]]; [[Inari]]ko ikuspegi izugarriak.]]
Beste aintzira ezagunak [[Mutusjärvi ainztira|Mutusjärvi]], [[Paatari aintzira|Paatari]] eta [[Patujärvi aintzira]]k dira. Oro har, [[Inarijärvi aintzira]]n amaitzen dira udalerritik igarotzen diren ibai gehienak; hala nola, [[Ivalojoki]], [[Lemmenjoki]], [[Vaskojoki]], [[Juutuanjoki]] eta luzeena den [[Paatsjoki|Paatsjoki ibaiak]]. Hala ere, ibai garrantzitsuena [[Inarijoki|Inarijoki ibaia]] da, [[Finlandia]] eta [[Norvegia]]ren arteko muga marrazten baitu.
[[Fitxategi:Peltojarvi.jpg|200px|right|thumb|[[Peltojärvi aintzira (Inari)|Peltojärvi aintzira]].]]
 
== Historia ==
{{sakontzeko|Inariko historia}}