Posio: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t robota Erantsia: lb:Posio
tNo edit summary
81. lerroa:
 
[[Finlandia]]k [[1917]]. urtean independentzia aldarrikatu zuenean [[Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna|SESBko]] muga gori-gorian jarri zen. [[1926]]. urte aztoratuan sortu zen udalerria. Independentzia aldarrikapena lasaitasun handiarekin eroan zen [[Bigarren Mundu Gerra|II. Mungu Gerrak]] [[Europa|Europa kontinente zaharrean]] eztanda egin zuen arte. [[Finlandia]]rrak, [[Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna|sobietarren]] beldur ziren eta [[Alemania]] [[Nazionalsozialismo|naziarekin]] tratuetan zebiltzan zurrumurrua zabaldu zen. Honek, [[Neguko Gerra]] bultzatu zuen eta udalerriak gertutik ikusi zuen arriskua; hala nola, [[Salla]] inguruko herrixketako hainbat biztanle etxez aldatu baitzituzten edo bertara ihes egin behar izan baitzuten. Azkenik, [[Salla|lehen aipatutako udalerriaren]] zati garrantzitsua hartu ondoren, bake-akordioak, gerra urrunarazi zuen '''Posio'''tik.
[[Fitxategi:SyoteNoukavaara National- ParkRiisitunturi - Posio - Finland.jpg|250px|right|thumb|[[SyöteRiisitunturi Parke Nazionala|SyöteRiisitunturi Parke Nazionaleko]] [[Abies picea|izei gorriak]]aintzirak.]]
Hala ere, [[1941]]. urtean [[Jarraipenaren Gerra]]ren eskutik iritsi zen berriro gaitza, oraingo honetan [[alemania]]rrak sartu zirelarik jokoan. Hauek, mugetan kokatu ziren eta udalerrian, hainbat bataila bizi izan ziren [[Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna|sobietarren]] eta [[Nazionalsozialismo|nazien]] artean, tarteko hainbat bizilagun axolagabe akabatuz. [[Alemania]]rren porrotaren ostean, [[Finlandia|finlandiarrek]] bake-akordio bat sinatu behar izan zuten [[Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna|SESBekin]], eta [[Alemania|alemaniarrak]] haserre, '''Posio'''ko hainbat [[Posioko herrixkak|herrixka]] suntsitu zituzten [[Kuusamo]]tik [[Rovaniemi|Rovaniemi hiribururako]] bidean ([[Rovaniemiko Bataila]]).