Nafar-aragoiera: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t robota Erantsia: fr:Navarro-aragonais
No edit summary
1. lerroa:
{{Hizkuntza infotaula
'''Nafar-aragoiera''' [[Erdi Aroa]]n [[Ebro]] arroan, [[Errioxa]]n, [[Nafarroako Erribera]]n, [[Aragoi]]n eta [[Valentzia]]n ere, hitz egiten zen hizkuntza erromantzea izan zen. [[Nafarroako erresuma]]n, administrazioaren hizkuntza arrunta izan zen. Egun [[Aragoiko Pirinio]]ko hainbat bazterretan oraindik mintzatzen dena, [[aragoiera]] izenarekin.
|izena=Nafar-aragoiera
|jatorrizko izena=''Nabarroaragones''
|familiaren kolorea = Indoeuroparra
|estatuak=[[Espainia]]<br/>[[Euskal Herria]]
|eskualdea= [[Aragoi]]<br/>[[Nafarroa Garaia]]<br/>[[Errioxa]]
|hiztunak=Desagertua
|1 familia=[[Indoeuropera|Indoeuroparra]]
|2 familia=Italikoa
|3 familia=[[Erromantze hizkuntzak|Erromanikoa]]
|4 familia=Mendebaldeko italikoa
|5 familia=Pirinioar-mozarabiarra
|6 familia=Pirinioarra
|nazioa=[[Iruñeko Erresuma]]
|araugilea=-
|iso1=-|iso2=-|iso3=-
| galdua =bai
| mapa = <center>[[Fitxategi:Península_ibérica_1030.svg|250px]]</center>
}}
'''Nafar-aragoiera''' [[Erdi Aroa]]n [[Ebro]] arroan, [[Errioxa]]n, [[Nafarroako Erribera]]n, [[Aragoi]]n eta [[Valentzia]]n ere, hitz egiten zen [[Erromantze hizkuntzak|hizkuntza erromantzea]] izan zen. [[Nafarroako erresuma]]n, administrazioaren hizkuntza arrunta izan zen. Egun [[Aragoiko PirinioAragoi]]ko [[Pirinioak|Pirinioetako]] hainbat bazterretan oraindik mintzatzen dena, [[aragoiera]] izenarekin.
 
[[Latin arrunt]]a oinarria izanda, [[euskara]]zko substratua inportantea da oso<ref>Luis Núñez Astrain: ''"El euskera arcaico. Extensión y parentescos"'' [http://www.errenteria.net/es/ficheros/40_2717es.pdf Online]</ref>. Pirinioar-mozarabiar familiako [[hizkuntz]]a hau [[aragoiera]], [[nafar erromantzea|nafarrera]] eta [[Gaztelaina aurreko errioxaera|erroxaera]] erromantze kideak barnean ditu.
 
== Sorrera ==
[[Iruñeko Erresuma]]ren lurralde musulman eta kristauetara hedatzeak nafarrez birpopulatu zuen konkistatutakoa. [[Iruñeko Erresuma]]k [[Aragoiko konderria|Aragoiko konderriak]] bereganatu zituenean, etorkizunean [[Aragoiko koroa]] osatuko zuten lurraldeetan eragina izan zuen. Hizkuntza honen lehendabiziko aipamena (baita [[euskara]]ren ere) [[Donemiliaga Kukula]]ko glosetan agertzen da.
 
Nafar-aragoiera [[Errioxa Garaia]] eta [[Ribagortzako konderria|Ribagortza]] artean [[latin arrunt]]aren bilakaera da<ref>[[Koldo Mitxelena]]: ''""Sobre Historia de La Lengua Vasca"'', II. Liburukia "Estudis de Toponimia Catalana"</ref>. [[Sobrarbe]]k bere [[Erromantze hizkuntzak|erromantze]] ere bazuen, [[Ramón Menéndez Pidal]]ek ''"Orígenes del Español"'' liburuan argitaratutako [[XI. mende]]ko agirian ikusten denez diptongatu ez zuena.
 
Latin arrunta oinarria izanda, inguruko [[hizkuntz]]ek ere bere eragina izan zuten sorreran. Garatu zen eskualdeko jatorrizko hizkuntza [[euskara]] izan zen. Guillermo Fatásek dio [[VIII. mende|VIII.]] eta [[IX. mende]]en arteko zenbait historialari [[musulman]]en esanetan (tartean [[Ibn Hayyan]], Muqtabas, Al'Udri edo Tarsi) Erdialdeko [[Pirinioak|Pirinioetan]], antzinako [[Ceretania]]n, [[baskoi]]arekin lotutako herri bat bizi zela, ''Certaniyyin'' edo ''Sirtaniyyin'' izenekoa. Herri hau [[Gallego ibaia]]ren arroan bizi zen<ref>Guillermo Fatás Cabeza ([[1987]]) ''Notas sobre el territorio vascón en la Edad Antigua'' Vitoria Bilduma ISSN 0213-2095</ref>.
 
Egungo [[aragoiera]]n arro [[Hizkuntza zeltak|zeltak]] [[euskara]]zkoak baino gutxiagoak dira. Batzutan, [[zeltiberiera]]rekin baino [[galiako zelta]]rekin du lotura estuagoa, adibibez, ''bruco'' ([[txilar]]ra), ''arañón'' ([[elorri beltz]]a), ''artica'', ''borda'' (korta), ''garmo'' ([[mendi]]ko larrea), garra. Horrek [[baskoi]]ek [[Baskoniako dukerria|Gaskonia]]tik zetozela adierazi dezake.
 
== Erdi Aroko zabalkuntza ==
[[Alfontso I.a Nafarroakoa]]k [[Zaragoza]]ko [[taifa]] konkistatu zuenean, irabazlearen hikuntza zen nafar-aragoiera egungo [[Zaragozako probintzia|Zaragoza]], [[Teruelgo probintzia|Teruel]], [[Castellóko probintzia|Castelló]] eta [[Valentziako probintzia|Valentziako probintzietara]] hedatu zen. [[Mediterranear itsasoa]]ren kostaldea, berriz, katalanek birpopulatua zenez, nafar-aragoiera barnekaldean geratu zen. Era berean, litekeena da nolabait egungo [[Soriako probintzia|Soria]] eta [[Murtziako Erkidegoa|Murtziara]] zabaltzea ere.
 
Nafar-aragoien hizkuntzak eta beste taldeenek laster elkar ukitu zuten: bertan zeuden [[mozarabiar]] eta [[muladi]]ak, barnekaldea birpopulatu zuten [[Okzitaniera|okzitaniarrak]], [[Sartaldeko Zerrenda]]n bizi ziren katalanak... horrela bere nortasun ezaugarri asko galdu eta [[gaztelania]] errazago sartu zen eskualde berrietan.
 
== Eztabaidatutako gaiak ==
=== Emilianotar glosen hitzak ===
Hizkuntzalari batzuen ustez [[Donemiliaga Kukula]]ko [[Emilianotar glosak|Emilianotar glosetan]] agertzen diren erromantze hitzak ez dira [[gaztelania]]zkoak baizik eta [[Errioxa]]n hitz egiten zen nafar-aragoieraren aldaeran<ref>[http://www.puntubi.com/dokumentuak/emilianotarglosak.htm Emilianotar glosak]</ref>. [[X. mende]]ko [[Errioxa Garaia]] ez zen [[Gaztelako konderria]]ren zatia, [[XI. mendea]]n konkistatu zuelako. Gainera glosetan nafar-aragoieraren bilakaera fonetikoa azaltzen da (adibidez, ''lueco'' (gero), ''get'' (da, egungo [[aragoiera]]z ''ye''), ''plicare'' (heldu), ''feito'' (egina)) [[gaztelania]]z agertu ez zirenak.
 
=== Nafarroako Erresumako hizkuntzak ===
[[Erdi Aro]] osoan hasieran [[Iruñeko Erresuma]]n eta gero [[Nafarroako Erresuma|Nafarroakoan]] lau hizkuntzetaz aritu zen: [[euskara]]z, iparraldean [[gaskoniera]]z, mendebaldean [[gaztelania]]z eta hegoalde eta ekialdean nafar-aragoiera. [[Nafarroa]]ko etimologian oraindik nafar-aragoieraren arrastoak aurkitu ditzakegu:
* [[Puiu]], [[latin]]ez ''Podium'' zena, [[gaztelania]]zko bilakaera jarraituz ''Poyo'' izango litzateke baina nafar-aragoieraz ''Pueyo'' bihurtu zen, egun erderaz duen izena.
* [[Xabier]], [[euskara]]z ''Etxe berri'' zena, nafar-aragoieraz hasieran ''Xabierre'' eta gero ''Chabierre'' bihurtu zen. Aragoierazko toponimoa gaztelaniaratu zenean egungo erdarazko ''Javier'' bihurtu zen.
 
=== Nafar-aragoieraren aldaerak ===
[[X. mendea]]n [[Ribagortzako konderria]] - [[872]] arte [[Tolosako konderria|Tolosako kondeen]] eskupean zegoena- [[Aragoiko konderria]]rekin lotu zen. Lotura [[Boltaña]] musulmanen eskuetatik konkistatu zutenean gauzatu zen, [[Sobrarbe]] lurralde bien arteko lotura bihurtu baitzen. Gero [[Andregoto Galindez]]ek [[Gartzia I.a Nafarroakoa]] ezkondu eta [[Iruñeko Erresuma]]k batu zituen lurraldeak.
 
Batzuk egungo [[aragoiera]]ren aldaerak berriki gertatutakotzat hartu arren, ekialdea eta mendebaldearen arteko ahoskatze eta lexiko desberdintasunak antzinakoak dira, behintzat bertan bizi diren [[iacetani]] eta [[ilergetes]] bezain zaharrak. Beraz, egungo dialektoak jadanik nafar-aragoieran ere bazeuden, alde batetik [[Jaka]] inguruan ([[Echo Ibarra|Echo]] eta [[Ansó]] ibarretan) eta bestetik [[Ribagortza]] inguruan aritzen zirenak.
 
== Desagerpena ==
[[Nafarroako Erresuma]] eta [[Aragoiko Erresuma]] banatu ahala, nafar-aragoiera egungo [[aragoiera]] bilakatu zen. Era berena, [[XV. mende]]tik aurrera, [[gaztelania]]k nafar-aragoiera ordezkatu zuen [[Nafarroa]], [[Aragoi]] eta [[Castellóko probintzia|Castellón]]. Lehendabizikoz Gorteak izan zuen [[gaztelania]] ama hizkuntza, hortik [[Zaragoza]] bezalako erdialdeko hiri nagusien klase-garaietara pasa zen, handik erdialdeko, ekialdeko eta hegoaldeko herri xumera pasa zen, batez ere ondo komunikatutako eskualde lauetan. [[XVI. mendea]]n [[Jalón ibaia|Jalón]] eta [[Calatayud]]eko [[morisko]]ek oraindik aragoieraz mintzatzen zuten. [[XIX. mendea]]n ia [[Huescako probintzia]] osoan (sartaldea izan ezik) eta [[Zaragoza]] inguruan mintzatzen zuten. [[1950eko hamarkada|1950]] eta [[1960ko hamarkada|1960ko hamarkadetan]] belaunaldi berriei eskualdatzeari utzi eta zuen hedadura urritik %80a galdu zen. Egun desagertzear dago eta apenas ez da mintzatzen loturik ez dauden zenbait ibarretan, tartean [[Echo Ibarra]] edo [[Gistáin-Chistén|Gistaín]].
 
== Ondareak ==
Egungo [[gaztelania]]k nafar-aragoierazko erroa duten zenbait hitz dauka. Hona hemen adibide batzuk:
{| class= taulapolita
![[Gaztelania]]z!!Nafar-aragoieraz!![[Euskara]]z
|-
|fajo||haz||sorta
|-
|faja||haza||gerriko
|-
|pleito||plecho||auzia
|-
|sisallo||sisajo||?
|-
|chepa||giba||konkorra
|-
|boina||boina||txapela
|}
 
Oraindik badaude nafar-aragoierazko toponimo batzuk, adibidez [[Zaragoza]]ko Valdefierro auzoa, nahiz eta gutxi izan, [[Nafarroa]]n [[euskara]]zko jatorria eta [[Zaragozako probintzia|Zaragoza]] eta [[Teruelgo probintzia|Teruel]]en [[mozarabiar]] jatorria dutelako; izan ere bai "Zaragoza" bai "Teruel" hitzak mozarabiarrak dira. Nafar-aragoierak, gaztelaniak ez bezala, apenas ez zuen aldatu mozarabiar toponimia eta egungo "[[Castellote]]", "[[Deustia|Tauste]]", "[[Caspe]]", "[[Jarque]]" aragoieraz ez zuten azkeneko "E".
 
== Erreferentziak ==
{{Erreferentzia zerrenda}}
 
== Ikus, gainera ==
* [[Aragoiera]]
* [[Nafar erromantzea]]
 
{{hizkuntza zirriborroa}}
 
[[Kategoria:Erromantze hizkuntzak]]