Merkatu-ekonomia: berrikuspenen arteko aldeak
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary |
No edit summary |
||
1. lerroa:
'''Merkatu-ekonomia''' [[ekonomia-sistema]] mota bat da, non merkatuko eragileak (enpresa pribatuak eta kontsumitzaileak) diren euren erabakien bitartez prozesu ekonomikoaren bilakaera gidatzen dutenak, [[estatu]]aren parte-hartze nabarmenik gabe. Merkatu-ekonomia batean, [[prezio]]ak, [[ekoizpen]]a eta bere banaketa merkatuak berak ezartzen ditu, [[eskaera (ekonomia)|eskaera]]ren eta [[eskaintza (ekonomia)|eskaintzaren]] bitartez, ekonomia eragileen helburua mozkina maximotzea izanik. Eragile banako hauen erabakiei esker, ''[[ikusezinezko esku]]'' batek gidaturik, ekonomiak pertsonen beharrak asetuko dituela baieztatzen dute ekonomia honetako defendatzaileek, estatuaren parte-hartzea ukatuz eta eragile ekonomikoen askatasuna aldarrikatuz (''[[laissez faire]]'' leloari jarraituz).
Merkatu-ekonomia [[kapitalismo]]a garatzen den marko ekonomikoa da. Historian zehar izan dira, ordea, kapitalistak ez diren ekonomiak merkatu-ekonomietan oinarritu direnak. Bestalde, ez dago munduan, herrialde mailan, merkatu-ekonomiko garbirik: estatua guztietan agertzen da, merkatuak huts egiten duen arloak antolatuz (hezkuntza, osasuna, ...) eta ekonomia arautuz.
[[Kategoria:Ekonomia]]
|