Amorru (gaixotasuna): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t robota Erantsia: ko:광견병
Josu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
4. lerroa:
 
[[Louis Pasteur]]ek sortu zuen eritasun honen aurkako [[txerto]]a [[1885]]ean.
 
 
== SintomakEragilea ==
 
Amorruaren eragilea [[Errabdobirus]]en taldeko birusa da. Birus hauek [[ARN]] dute material genetiko gisa eta simetria helikoidaleko kapsidea.
 
 
== Prebalentzia ==
Gaur egungo kasuen %99a munduan gertatzen dira [[Afrika]], [[Asia]], [[Hego Amerika]] eta [[India]]n.
 
Amorruaren kasu gehienak garapen bidean dauden herrialdeetan gertatzen dira, hots, [[Afrika]]n, [[Asia]]n eta Hego [[Amerika]]n. Amorruaren ondorioz mundu osoan 45.000 lagun inguru urtero hiltzen direla kalkulatzen da.
== Transmisioa ==
 
Amorrua [[zoonosi]]a da, hau da, [[animalia|animaliek]] transmititutakoa da. Zehazki, [[saguzar]], [[tximino]], [[mapatxe]], [[azeri]], [[mofeta]], [[otso]], [[txakur]] eta [[katu]]ek kutsatzen diezaiekete gizakiei.
[[Euskal Herria]]n amorrua aitortu beharreko gaixotasuna da, azken 30 urteetan kasurik bat ere ez bada agertu.
 
 
== Infekzioa ==
 
Amorrua [[zoonosi]]a da, hau da, [[animalia|animaliek]] transmititutako gaitza. Amorruaren birusak animaliak infektatzen ditu, eta hauek bektore moduan jarduten dute. Animalia gaixoen listuan agertu ohi da birusa, eta haginkada baten bidez pasatzen da gizakira.
 
Animalia basatiak zein etxeko animaliak amorruaren bektoreak izan daitezke. Batez ere [[otso]]ak, [[txakur]]rak, [[azeri]]ak, [[mofeta]]k, [[mapatxe]]ak, [[katu]]ak eta [[saguzar]]rak (azken hauek aerosolen bitartez ere kutsa dezakete).
 
Haginkada egin ondoren birusa inokulazio puntuan ugaltzen da, eta hortik -poliki bada ere- [[nerbio-sistema]]ra abiatzen da. Hilabeteak pasatzen dira birusa nerbio-sisteman sartu arte, eta fase horretan gaixoak ez ditu sintomak garatzen, edo sintoma arinak besterik ez. [[Hezur-muin]]era iristerakoan, aldiz, birusa azkar abiatzen da [[garun|garunerantz]]. Bertan, [[neurona]]k kaltetzen ditu eta [[entzefalitis]]a sortzen du. Honek, muskuluen espasmoekin batera, gaitzaren ondorio larriak dakartza, heriotza eragingo dutenak.
 
 
== Sintoma klinikoak ==
 
== Sintomak ==
[[Fitxategi:Rabies patient.jpg|thumb|200px|Amorruak jotako gaixoa]]
 
[[Eritasun]]aren agerpena aldatzen da lehen [[sintoma]] [[neurologia|neurologiko]] inespezifikoetatik [[paralisi]]a arte.
Aipatu denez amorruaren inkubazio epea oso luzea izan daiteke, urtebeteraino. Batzuetan, berriz, lehenago bukatzen da, bi hilabeteetan. Inkubazio epea nerbio-sistemara ailegatu arte birusak behar duen denbora izaten da, sintomarik gabeko epea.
 
Garunera iristerakoan lehenengo sintoma nabariak agertzen dira, neurologikoak batik bat: sukarra, ondoeza, antsietatea, depresioa, eztarriko espasmoak, gehiegizko listu-ekoizpena, buruko-asaldura handia..., koma egoera batekin bukatzen direnak. Heriotza arnas-aparatuaren paralisiak eragin ohi du.
 
 
== Tratamendua ==
 
[[Tratamendu]]rik ez dauka, berez. Sendabiderik hoberena, ordea, [[txerto]]a da, bai arriskua eduki baino lehen bai eta kutsatuta gertatu eta berehala ere.
Tratatu ezean amorrua hilgarria da beti. Birusaren aurkako tratamendu bakarra immunizazioan datza. Animalia amorratuaren haginkadaren ondoren immunizazio bikoitza duen tratamendua aplikatzen da:
 
*immunizazio aktiboa bultzatzeko hildako birusez egindako [[txerto]]a erabiltzen da, 5 dositan jarria
 
*amorruaren aurkako [[immunoglobulina]] ematen zaio gaixoari, gizakitik lortutako immunoglobulina espezifikoa, alegia. Immunizazio pasiboa da hori, jasotako [[antigorputz]]ek birus arrotza suntsi dezaten.
 
Gaitzaren inkubazio epea luzea denez, immunizazio aktiboa oso eraginkorra da, txertoa jartzen denetik 3-4 asteetan antigorputzak sortzen baitira. Birusa nerbio-sistemara iritsi denean, aldiz, immunizazioak ez du ezertarako balio.
 
Profilaxi mailan etxe-abereen txertaketak oso eraginkorra dela erakutsi du, herrialde garatuetan amorrua desagertarazi baitu.
{{NA lotura|ka}}
{{NA lotura|bg}}