André Dassary: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Adrar (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
4. lerroa:
Hastapenean ostalaritzan aritu zen, ([[Biarritz|Biarrizko]] Villa Hélianthen, [[Londres]]eko hotel batzuetan edo [[Donostia]]ko [[Maria Cristina Hotel]]ean ikasle izanik. Kirolzalea zenez ([[atletismoa]]n nahiz [[errugbi]]an arituta) masaje-emaile profesionala bihurtu zen; lan honetan [[Frantzia]]ko ordezkaritza [[1937]]ko [[Olinpiar Jokoak|Olinpiar Joko]] unibertsitarioetan lagundu zuen. [[Bordele]]ko eskualdeko [[Kontserbatorio]]an Kantu, Opereta eta Opera komikoan Lehen Saria eskuratuta, bere benetako karrera musikala [[Ray Ventura]]ren ''Collégiens'' orkestraren barruan hasi zuen; bertan [[1938]]-[[1939]] urteetan ibili zen.
 
[[Bigarren Mundu Gerra]]ren hasieran [[Alemania]]n preso hartua, askatua izan ostean alemaniarren Okupazio garaian hasi zen bere ospea zabaltzen, batez ere ''L'Auberge qui chante'' ("Kantatzen duen ostatua", [[1941]]) [[opereta]]rekin; hortik aurrera ''Le Ténor à la voix d'or'' ("urrezko ahotsa duen tenorea") ezizena emango zaio. [[Philippe Pétain|Pétain marexala]]ren omenezko ''Maréchal, nous voilà''<ref> [http://www.justsomelyrics.com/1959660/ANDRE-DASSARY-MARECHAL-NOUS-VOIL%C3%80-Lyrics ''Maréchal, nous voilà'' kantaren hitzak]</ref> ("Marexal, hemen gauzkazu") kanta polemikoa -leloak bertsio ironikoak izan ditu- egin izana gerraren ostean beti aurpegiratuko zaio baina horrek ez du hurrengo urteetan lortuko duen sona eragotziko.
 
[[Paris]]eko [[music-hall]] areto ugaritan ariko da, bereziki ABC izenekoan non [[Yves Montand]]en hastapenak ikusiko dituen.
 
Arrakastarik gehien lortuko dutenen artean ''Ramuntcho''<ref> [http://www.justsomelyrics.com/1812563/Andr%C3%A9-Dassary-Ramuntcho-Lyrics ''Ramuntcho'' kantaren hitzak.]</ref> ("Ramuntxo", [[1944]]) dago, [[Vincent Scotto]]ren musika eta [[Jean Rodor]]-en hitzak zituena. [[1954]]an [[Paris]]eko Châtelet Antzokian [[Francis Lopez]] eta [[Raymond Vincy]]k ekoiztutako ''La Toison d'or'' ("Urrezko ahari-larrua") operetaren izarra izan zen. [[1952]]an "Urrezko disko" bat (saldutako miloi bat kopia) erdietsi zuela ahaztu gabe.
 
[[Quebec]] ere bere arrakastaren lekuko da: hiru urtez bertan aritu zen eta bere familia bera ere hor bizi izan zen denbora honetan.
 
== ObrakErrepertorioa ==
600 titulutako errepertorio itzela du, opera nahiz operetetarako doinuek edota ''variété'' kantek osatua. Gehienak frantsesez baziren ere, bakan batzuk euskaraz ere interpretatu zituen: ''Ara nun diran'', ''Aurtxo seaskan'', ''Boga boga'', ''Guernikako arbola'', ''Lili bat ikusi dut''...<ref> [http://www.andre-dassary.com/pages/cadre03.htm Errepertorioa bere webgunean.]</ref>
 
=== Operetak ===
Bere bizitzan zehar hainbat [[opereta]]tan sortuesku hartu zuen:
* ''L'Auberge qui Chante'' ("Kantatzen duen ostatua", [[1941]])
* ''ValsesL'Auberge dequi FranceChante'' ("FrantziakoKantatzen valsakduen ostatua", [[19431941]]) .
* ''L'IngénueValses de LondresFrance'' ("LondresekoFrantziako inozoavalsak", [[19461943]]).
* ''ChansonL'Ingénue de GitaneLondres'' ("IjitoLondreseko kantainozoa", [[1946]]) .
* ''Chanson Gitane'' ("Ijito kanta", 1946).
* ''Symphonie Portugaise'' ([[1949]])
* ''LaSymphonie Grande Duchesse de GérolsteinPortugaise'' ([[19501949]]).
* ''La ToisonGrande d'OrDuchesse de Gérolstein'' ("Urrezko ahari-larrua", [[19541950]]).
* ''La RouteToison qui Chanted'Or'' ("KantatzenUrrezko duen bideaahari-larrua", [[19571954]]) .
* ''RoseLa deRoute Noëlqui Chante'' ("GabonKantatzen larrosaduen bidea", [[19581957]]).
* ''Rose de Noël'' ("Gabon larrosa", [[1958]]).
* ''Saute aux Prunes'' ("Jauzia aranetan", [[1964]]).
 
=== Diskografia ===
30 ''long-play'' disko argitaratuak ditu, hainbeste ''single'' eta [[2009]]an opereta (3 [[Disko konpaktu|CD]]) edo denetariko nahiz argitaratu gabeko materialez (4 CD) osatutako bildumak atera dira.
 
=== Filmak ===
Zenbait filmetan parte hartu zuen:
* [[Ray Ventura]]ren ''Collégiens'' taldearekin bitan: ''Feux de joie'' ("Poztasun-suak", [[1938]]) eta ''Tourbillon de Paris'' ("Pariseko zirimola", [[1939]]).
* ''Le mariage de Ramuntcho'' ("Ramuntxoren ezkontza", [[1946]]) [[Frantzia|frantses estatuan]] kolore naturalekin egin zen lehen filma izan zen.
* ''Paris chante toujour'' ("Parisek beti kantatzen du", [[1952]]).
 
== Biarritzek gogoan ==
[[2009]]ko abenduaren 12tik 20ra [[Biarritz]] jaioterrian ''Hommage au Ténor Basque André Dassary'' ("André Dassary euskal tenoreari omenaldia") izeneko erakusketa burutuko da Colisée aretoan.
 
== Erreferentziak ==
<references/>