Azpibeltz: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xqbot (eztabaida | ekarpenak)
t robota Ezabatua: cs:Pečárka ovčí
t zuzenketak
27. lerroa:
'''Elur-bola''', '''Azpibeltza''' edo '''Larrisusoa''' (''Agaricus arvensis'') [[perretxiko]] espezie bat da.
 
Espezie hau Flavescentes taldekoa da. Perretxiko hauen azala eta mamia ebakitzen direnean horitzeko joera dute, eta anis, almendra mingots, iodoformo, medizina edo fonol usaina ere bai. Schaeffer aktibakorraren bidez erreakzio positiboa ematen du. Perretxiko handia da hau. Bere txapelak 25 cm-rainoko diametroa du. Hasieran txapel esferikoa da, gero ganbila eta azkenik laundua. Txapeleko azala zuriska da baina horitzeko joera du. Azal leuna da, edo zuntzeskatsua, eta maiz askotan pitzatua, hezetasun eta tenperaturaren bapateko aldaketen arabera. Orri aske eta hertsiak, hasieran zuriskak, gero arrosak eta azkenean kolore marroi-ilun eta beltzen tartekoak. Hanka mardula, zilindrikoa eta gutxi gorabehera luzea. Oinaldea lodiagoa du eta bikoitza da. Goikoa, edo benetako eraztuna, leun eta mintzairea eta behekoa matazatua. Beheko eraztun hau errezel orokorrak utzi du eta "gurpil horztun"aren forma du. Mamia trinkoa eta zuria da eta ebakitzen badugu, hasieran horizurbilera aldatuko da eta geroxeago okreskara. Oso anis usain fina du, oina arraskatuz gero batipatbatik bat. Esporak eliptikoak eta kolore arre-ilunekoak dira. Jateko ona da.
 
''[[Agaricus campestris]]''-ekin nahastu ohi da, baina honen mamia ebakiz gero arrosa kolorera aldatzen da, ez du anis usainik, txikiagoa da eta eraztun bakuna du, ez bikoitza.