José Luis López Vázquez: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
21. lerroa:
 
== Biografia ==
José Luis López Vázquez ama jostun eta aita Juztiziako funtzinarionarifuntzionari baten seme zen, azken honek bere familia aktorea izango zena jaio eta handik urte gutxira utzi zuelarik, hortaz José Luis haurra bere ama, osaba eta amona bizi ziren jaiotetxean hazi zen. Aktore gisa Gaztedien Elkarteetako Antzokian ([[gaztelera]]z ''Teatro de las Organizaciones Juveniles'') eta TEUan prestatu zen, baina figurinista eta eszenografoa ere izan zen, azken lanbide honetan [[50eko hamarkada]] eta [[60eko hamarkada]]ko filme hauetan nabarmendu zelarik: [[Gonzalo Torrente Ballester]] zuzendariaren ''Ezkontza engainagarria'' (''El casamiento engañoso''), [[Jean Anouilh]]en ''Adèle edo margarita'', Carlos Muñizen ''Kilkerra'' (''El grillo'') edota [[Marcel Aymé]]ren ''Clerambard''. Pío Ballesteros eta Enrique Herrerosren zuzendaritzako laguntzaile izan zen eta [[1946]]an aktore bezala aurrenekoz ''Antikuarioa'' (''El anticuario'') antzezlanarekin María Guerrero antzokian estreinatu zen; bere zinemagintzako ibilbidea [[1951]]an hasi zen.
 
[[Conchita Montes]] eta [[Alberto Closas]]sen konpainietako kide izan zen. Antzerkigintzako aktore gisara antzezlan hauetan egindako antzezpenengatik oroitua da: besteen artean ''Berkeley enparantza'' (''La plaza de Berkeley''), ''Lotsatia jauregian'' (''El vergonzoso en palacio''), ''Krimena eta zigorra'' (''Crimen y castigo''), ''Eskailera baten kontakizuna'' (''Historia de una escalera''), ''Lainoaren ostean'' (''Después de la niebla''), ''Don Juan Tenorio'', ''Zazpi egun galdu zituen egutegia'' (''El calendario que perdió siete días''), ''Andere ergela'' (''La dama boba''), ''Beste munduko maletak'' (''Las maletas del más allá''), ''Kean haizemailea'' (''El abanico, Kean''), ''Senar-emazteen afaria'' (''Cena de matrimonios''), ''Egiaztagutuna'' (''Cartas credenciales''), Maitasunaa! (''¡Amoor!''), ''Equus'', ''Saltzaile baten heriotza'' (''La muerte de un viajante'') eta ''Manifestua'' (''El manifiesto''). Zineman hasiera batean Gracita Moralesekin bikote eginez paper komikoak antzeztu zituen, baina [[60eko hamarkada]]n filma dramatikoetan antzezten hasi eta 200 filme baino gehiagotan agertzera ailegatu zen, urtero hauetako ugari filmatzen zituelarik; [[1971]]an aktore gisa hamaika filmetan agertzera ere iritsi zen. Gehiengoa zuzendari emankor hauen sinadura zeramaten ohiko komediak izan ziren: [[José María Forqué]], [[Pedro Lazaga]] eta [[Mariano Ozores]], baina beste batzutan ondorengo zuzendariek filmatutako funtsa handiagoko zinemalanak izan ziren: [[Carlos Saura]], [[Jaime de Armiñán]], [[Pedro Olea]], [[Antonio Mercero]], [[Manuel Gutiérrez Aragón]], [[Mario Camus]], [[Juan Antonio Bardem]], [[Marco Ferreri]] eta [[Luis García Berlanga]].