Gamue: berrikuspenen arteko aldeak

Nafarroa Behereko udalerri ohia
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Adrar (eztabaida | ekarpenak)
Orrialde berria: {{Euskal Herriko auzo infotaula |izena=Gamue |herria=Aiziritze-Gamue-Zohazti |kokapena=kokapenmapaEH |dn=43 |mn=22 |sn=09 |de=1 |me=01 |se=09 |biztanleria= |urtea= }} '''Gamue'...
(Ez dago alderik)

15:07, 7 azaroa 2009ko berrikusketa

Gamue Aiziritze-Gamue-Zohazti udalerriko herri bat da, Nafarroa Behereko Amikuze eskualdean. 1842 arte aparteko udalerria osatu zuen.

Gamue
 Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea [[|]]
UdalerriaAiziritze-Gamue-Zohazti
Administrazioa
Posta kodea
Herritarragamuar
Geografia
Koordenatuak43°22′09″N 1°01′09″W / 43.3692°N 1.0192°W / 43.3692; -1.0192
Demografia

Herritarrei "gamuar" deitzen zaie. Donibane Garazi herrialdeburura 36 km daude.

Izenaz

Frantsesez bi herri homonimo daudenez, desberdintzeko Amikuzeko honi Camou-Mixe deitzen zaio. Aldiz, euskaraz ez dago honen beharrik: hau Gamue baldin bada, Zuberoan dagoena Gamere da.

Bi horiez gain Bearnon ere Berrauta-Camun izeneko udalerria dago; etimologikoki, balizko jatorri desberdin batzuk aipatzen badira ere, badirudi hauek eta Kanbo bezalakoek esanahi bera izan dezaketela: "ibai baten ertzeko lur emankorra". Camou abizen gisa ere erabilia da eta okzitaniera normalizatuaz Camon da; horren lekuko, herri honen iparraldean (Gabadiko lurretan) dagoen basoari IGN frantsesaren 1444O mapak (Salies-de-Béarn) Camonco Oyhena deitzen dio, euskaraz "Kamonko oihana" idaztekoa.

Geografia

Kokapena

Amiküze eskualdea historikoki zatituta zegoen hiru eremuetatik Biduze-haraindi izenekoan kokatuta dago; izenak adierazten duen gisan Biduze ibaiaren ekialdean dagoen zonaldeari deitzen zitzaion horrela. Hauexek dira beste herri amikuztar mugakideak: mendebaldean Gabadi, Biduzez beste aldera. iparraldean ere udalerri bera topatzen da, Biduzeren ibarreskuinean dituen lur bakanak hain zuzen; ipar/ipar-ekialdean Arboti dago (herriak oso hurbil daude) eta hegoaldean udalerrikide den Zohazti.

Orografia

Altuera apaleko lurrak dira: herritik ipar-ekialdera, Arbotiko mugetatik hrubil, 110 mko muino bat dago. Punturik baxuenak Biduzeren ertzean dago (32 m). Herria bera 46 mtan dago.

Demografia

Errepideak

Desagertutako Donapaleu-Salbaterra trenbidea ere bertatik pasatzen zen.

Historia

Udalerri-aldaketak

1842 arte herri honek udalerri propioa izan zue n; urte horretan auzo-herri batekin fusionatu eta Gamue-Zohazti izenekoa osatu zuen. 1972an Aiziritzekoarekin batu zuten; 1984 arte udalerri berriak "Aiziritze" izena baino ez zuen izan baina harrezkero, berriro hiru herrien ikusgarritasuna agerian uztearren, "Aiziritze-Gamue-Zohazti" du izena.

Egungo udalerriko armarrian[1] herriari dagokiona goiko aldeko eskuinekoa da.

Eraikin historikoak

  • Hilerrian tamaina handiko hainbat hilarri diskoidal daude; zaharrenak diruditenek ez daukate datarik.

Kultura eta euskara

  • Ahozko tradizioak herriko Otzibarre haitzuloan "txahalgorri" bat bizi zela kontatzen digu.

Gamuarrak

Ekonomia

Garai batean nekazaritza eta abeltzaintza tradizionalera ia erabat dedikatuta, azken hamarkadetan dibertsifikazio bat bizi izan du.

Ikus, gainera

Erreferentziak

  1. Aiziritze-Gamue-Zohaztiko armarria wikipedian
  2. Larrart Euskomedian.

Kanpo loturak


  Artikulu hau Nafarroa Behereko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.