Ateburu: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
2. lerroa:
'''Ateburua''' edo '''atalburua''' egitura-elementu horizontal bat da, bi euskarriren arteko hutsarteak igaro eta goiko elementuak (horma batez ere) eusteko erabilia. Leihoak igarotzeko atalari '''Leihoburu''' deritzo.
 
Hutsarteak irekitzeko ateburuak erabiltzen duen [[arkitektura]] edo eraikuntzari ''ateburu-arkitektura'' (edo ''[[arkitrabe]]-arkitektura'') deritzo, eta [[arku (arkitektura)|arku]]ak erabiltzen duenari ''[[ganga]]-arkitektura''. Ateburu-arkitekturaren adibide nagusiak, harriz egindakoak, [[egiptoar arkitektura|Antzinako Egiptoko arkitektura]] eta [[greziar arkitektura|Antzinako Greziako arkitektura]] dira.
 
Eraikinetako sarrera elementu garrantzitsua da, sinbolikoa izateraino, ohikoa da ateburuek garrantzi berezia hartzea. Hori dela eta, ateburu ugari apainduak ageri dira, margotuak edo zizelkatuak, barruko funtzioaren azalgarri. Sarri, eraikinaren materiala baino material hobea erabiltzen da, egitura eta sinbolo funtzioak betetzeko.