Leonor Akitaniakoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t robota Erantsia: da:Eleonora af Aquitanien
tNo edit summary
1. lerroa:
'''Leonor Akitaniakoa''' ([[Poitiers]], [[Akitania]], gaur egungo [[Frantzia]], [[1122]] inguruan - [[Fontevraud]]go abatetxea, [[1204]]ko [[apirilaren 1]]ean) [[Frantzia]] eta [[Ingalaterra]]ko erregina eta [[Erdi Aro]] osoko emakumerik boteretsuenetakoa izan zen.
[[Fitxategi:EleanorandJohnMural.jpg|right|thumb|175px|Leonor Akitaniakoa eta Joan (Lurgabea deitua) bere seme gazteena]]
Akitaniako Gilermo[[Gilen X.a Akitaniakoa]] [[Akitaniako dukerria|dukearen]] eta [[Châtelleraut-]]eko Aenor dukesaren alaba zaharrena izan zen. Leonor izena bere amaren omenez jarri zioten (''Alia Aenor'', hau da, ''Beste Aenor''-ren nolabaiteko laburdura gisa), nahiz eta modu askotara idatzi izan den (Leonor, Aliénor, Éléonore, etab.). Hala ere, ez da historian ezagutzen den lehendabiziko Leonor, Normandiako Leonor bera baino mende bat lehenago bizi izan baitzen.
 
[[Erdi ArokoAro]]ko ohitura nagusien aurka, bere aitak ahalegin berezia egin zuen alabak hezkuntza garatua jaso zezan. [[Latin]]ez irakurtzen eta idazten ikasi zuen, baita [[musika]] eta [[literatura]] bezalako arteak ere. Harrigarriago dena, emakume izan arren, zaldi gainean ibiltzen, salerosketan eta ehizan ere ikasi zuen. [[1130]]ean, zortzi urte zituela, ama eta anaia txikia hil zitzaizkion eta, ondorioz, bere aitaren oinordeko bihurtu zen. [[AkitaniaAkitaniako dukerria]]ko dukerriarenren lurrak garai hartako Frantziako[[Frantzia]]ko aberatsenak ziren.
 
[[1137]]ko [[uztailaren 25]]an Frantziako oinordeko Luisekin (geroago Frantziako [[Luis VII.a Frantziakoa]] izango zenarekin) ezkondu zen. Luisek [[Frantziako errege-erreginen zerrenda|Frantziako tronua]] eskuratu zuenean ez zuen [[Akitaniako dukerria]] hartu, bi tronuak bereizita jarraitu baitzuten. Leonorrek, beraz, Akitaniako agintea beretzat gorde zuen. Frantziako gortean ez zuten Leonorren izaera liberal eta aurrerakoia ontzat hartzen, bereziki kleroko zenbait kargudunek. Senar-emazteen artean maitasun harremana zegoen arren, berehala hasi ziren tirabira politikoak, Vermandois-ekoVermandoiseko konderriari buruzko gatazkan, besteak beste.
 
Luis VII.ak Bigarren [[Gurutzadak|Bigarren Gurutzada]]n parte hartu zuenean, Leonorrek gogor egin zuen senarraren iritziaren aurka eta parte hartzeko gogoa erakutsi zuen. Beraz, Akitaniako ordezkari gisa joan zen bertara. [[Antiokia]]n zeudela, bere osaba Poitiers-koPoitiersko Raimundorekin harremanetan egon zela zabaldu zen eta bikotearen arteko harremana krisi sakonean murgildu zen. Hala ere, Luisek berarekin berriz bueltatzera behartu zuen eta, itzuleran, [[Erroma]]n zeudela, Aita Santuak bultzatuta harremana konpontze bidean jartzeko ahalegina egin zuten. Hala ere, [[1152]]an ezkontza baliogabetzat jo zuen Aita Santuak, beraien arteko familia harremana (hirugarren lehengusuak ziren) aintzat hartuz. Familiako alaba biak, Maria eta Alix, Luisen zaintzapean gelditu ziren eta Leonorri bere familiako lur guztiak itzuli zitzaizkion.
 
[[1152]]ko [[maiatzaren 18]]an [[Ingalaterrako Henrike II.a]]rekin ezkondu zen. Ezkontza horren ondorioz, Akitaniako eta Ingalaterrako lurraldeak batu egin ziren eta Luis VII.aren lurraldeak halako zortzi zituen inperioa osatu zen, [[Plantagenet]] dinastiari hasiera emanez. Senar-emazte biek bost seme eta hiru alaba izan zituzten. Bere senarraren desleialtasunak bultzatuta, hiru semeren errebolta bultzatu zuen beraien aitaren kontra. Altxamendu hori garaitu ostean, Henrike II.ak Leonor atxilotu egin zuen eta giltzapean egon zen [[1189]]ra arte.
 
Henrike II.a hil ondoren, bere seme [[Rikardo I.a Ingalaterrakoa|Rikardo Lehoi Bihotz]] jarri zen agintean. Hau gurutzadetan zela, Leonorrek izan ohi zuen Akitaniako[[Akitania]]ko eta Ingalaterrako[[Ingalaterra]]ko agintaritza. [[Gurutzadak]] amaitu ondoren, Fountevraud-ekoFountevraudeko abade-etxera erretiratu zen, baina [[1199]]an berriz atera zen Rikardo hil ondoren erregetza azken honen anaiak ([[Joan I.a Ingalaterrakoa]]k) har zezan. Hurrengo urtean, 80 urte zituela, [[Gaztela]]ra jo zuen [[Alfontso VIII.a Gaztelakoa|Alfontso VIII.aren]] eta Leonorren alaben artean Frantziako erregina izango zena aukeratzera ([[Luis VII.a Frantziakoa|Luis VIII.aren]] emazte izango zena, alegia).
 
[[1204]]ko [[apirilaren 1]]ean hil zen eta bere senar Henrike II.aren eta seme Rikardo I.aren ondoan hilobiratu zuten Fontevraud-ekoFontevraudeko monasterioan.
 
[[Kategoria:Ingalaterrako errege-erreginak]]