Verdungo Hitzarmena: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
D'ohBot (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
2. lerroa:
'''Verdungo Hitzarmena''' [[843]]an [[franko]]en inperioko lurraldeak zatitzeko [[Ludoviko Pio]]ren hiru semeek ([[Karlos Handia]]ren hiru bilobek) sinatutako akordioa izan zen. Nahiz eta [[Karolingiar Inperio]]aren gainbeheraren hasiera bezala aurkeztu, ohitura germaniarren (eta beraz frankoen) mantentzea izan zen. Izan ere, germaniarren artean jaraunspena partekatzea ohikoa zen.
 
[[Ludoviko PiorenPio]]ren heriotzaren ondoren ([[840]]), [[LotairLotario I.a]] seme handienak anaien erresumen gaineko agintea aldarrikatu zuen. Gainera, [[Pipin I.a Akitaniakoa|Pipin]] ilobak [[Akitania]]ko erresuma bere bururako aldarrikapena babestu zuen LotairrekLotariok. Nolanahi ere, [[Estrasburgeko Zina]]ren bidez [[LoisLuis Germaniarra]] eta [[Karlos Burusoila]] anaiek bat eginda, LotairLotariok garaitu zuten [[Fontenayko bataila]]n ([[841]]). Orduan, akordioen bila aritu ziren.
 
Verdungo Hitzarmenaren bidez, anaia bakoitzak inperioko zati bana jaso zuen:
* LotairrekLotariok inperioko erdialdea jaso zuen: egungo [[Herbehereak]], [[Lorrena]], [[Alsazia]], [[Borgoina]], [[Proventza]] eta [[Italia]]ko iparraldea. Horretaz gain, Enperadore titulua ere berea egin zuen.
 
*LoisLuis Germaniarrak ekialdeko zatia jaso zuen. [[Rhin]] ibaitik ekialdean zein Italiatik iparraldean zeuden lurraldeen gaineko agintaldia hartu zuen. Geroago, estatu multzo horiek [[Erromatar-Germaniar Inperio Saindua]] osatu zuten.
 
* Karlos Burusoilak mendebaldeko zatia jaso zuen, [[Rodano]] ibaitik mendebaldea hain zuzen ere, [[Frantzia]] bilakatzekoa zena. Pipinari Akitaniako erresuma eman zitzaion, beti ere Karlosen agindupean.