Alternatiba (alderdia): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Kabri (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
15. lerroa:
}}
 
'''Alternatiba''' 2009an sortutako [[Hego Euskal Herri]]ko alderdi politiko ezkertiar, antikapitalista eta soberanista bat da. [[Ezker Batu]]ko (EB) '''Alternatiba Eraikitzen''' korrontean du jatorria, eta bere kiderik ezagunena EBko [[Oskar Matute]] legebiltzarkide ohia da. [[Ezker Gogoa]] [[Zutik]]etik banatutako taldea Alternatibaren barnean dago.
 
Alderdia [[2009]]ko [[apirilaren 30]]ean eman zen ezagutzera<ref>[http://www.gara.net/azkenak/04/134734/eu/EBko-kritikoek-Alternatiba-alderdi-berria-osatzea-erabaki-dute EBko kritikoek Alternatiba alderdi berria osatzea erabaki dute] ''Gara'', 2009ko apirilaren 30a</ref>. Bertan, Ezker Batuko afiliazioaren %15 inguruk -200 bat kidek- alderdia utzi eta Alternatiba sortzea erabaki zutela jakinarazi zuten, EB barruan "ezin zituztelako euren helburuak lortu". Horien artean, Euskal Herrian ezker antikapitalistako polo indartsu bat sortzea azpimarratu zuten.