Zeppo Marx: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Infotaula
Koro (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
22. lerroa:
Anai serioarena egiten zuen.
 
==Biografia==
Bere aitak [[Sam Marx]] zuen izena eta bere amak [[Minnie Schoenberg]]. Ama, komiko ibiltari baten agindupean zegoen eta hemendik jaio zitzaion aktore izateko arrazoi nagusiena Zeppori. Lehen aktore lanetan bere lau anaiekin hasi zen egiten.
 
Bere anaiak Leonard ([[Chico Marx|Chico]]), Adolph ([[Harpo Marx|Harpo]]), Julius ([[Groucho Marx|Groucho]]) eta Milton ([[Gummo Marx|Gummo]]) ziren. Ezizen horiek hartu ondoren, ospe handia hartzen joan ziren. Ez dago garbi Zeppo ezizenaren arrazoia. Grouchoren hitzetan, [[zepelin]]ean oinarritu zen, bere jaiotegunean probatutako tresna hegalarian, baina gehienen ustean, [[Mr. Zippo]], garaiko ''vaudeville'' aktorearekin zuen antza izan zen arrazoia. Agian, bi teoriak dira egiak. Bada [[Lehen Mundu Gerra]] garaian, gerrara ez joateko nekazari paperean ibiltzen zirenean, horrelako izenak ematen ziotela elkarri eta hortik datorrela izena esaten duena; ''Zeke'', ''Zeb'' eta horrelakoak esaten omen zioten eta, azkenean, ''Zeppo'' geratu omen zitzaion ezizen. Anaien adibidea jarraituz, "o" bukaera emango zion, ziurrenik.
 
Zeppo [[1927]]ko [[apirilaren 12]]an ezkondu zen [[Marion Brenda]]rekin eta [[1944]]an ume bat adoptatu zuten, Thimothy, baina [[1959]]an bikotea banandu egin zen. Handik 5 urtera, [[Barbara Blakeley]]rekin ezkondu zen eta honen semea zen [[Bobby Oliver]] adoptatu zuen, bere abizena eman ziolarik; berriz ere, [[1972]] edo [[1973]] aldera, banandu egin zen eta ez zen sekula gehiago ezkondu. Barbara Blakeley, berriz, [[Frank Sinatra]]rekin elkartuko zen.
 
Zeppo Marx [[1979]]ko [[azaroaren 30]]ean hil zen biriketako gaitz bat zela eta. Marx anaietako azkena izan zen desagertzen.
[[Fitxategi:Early marx brothers with parents.jpg|thumb|250px|Marx sendia 1917 inguruan. Zeppo haurra da oraindik]]
==Lana==
Zeppo pertsonaia zuzen, erromantiko eta ez oso komikoa da Marx anaien lehen bost filmetan.
 
[[1921]]ean ''Humor Risk'' izeneko pelikulan hartu zuen parte, baina ez zuen arrakastarik izan. [[1925]] eta [[1928]] urte bitartean, ''Cocoanuts'' filmari esker, [[Brodway]]ra joateko aukera eman zioten eta, honi esker, [[Paramount]] konpainiarekin hasi zen grabatzen.
 
[[1925]]ean argitaratutako artikulu batek dioenez, Zeppo Marxek [[Adolphe Menjou]]ren ''A kiss in the Dark'' filmean ere izan zuen paper bat, gaur egun frogarik ez izan arren, film honen kopia guztiak galdu egin baitira.
 
Zeppo komiko aparta zen eta behin baino gehiagotan ordezkatu zuen bere anaia Groucho; bere txixteek fama handia hartu zuten aktoreen artean, baina ez zuen sekula bere anaiei itzala egingo zien paper komikorik hartu.
 
Aktuazioetatik at, Zeppok mekanikarako zaletasun handia zuen eta Marx familiaren kotxearen funtzionamendua bere ardura izan ohi zen. [[1941]]ean, [[AEB]]etako [[II. Mundu Gerra]]rako armamentua diseinatu eta ensanblatzen arituko zen ''Marman Products'' enpresa sortu zuen. [[Enola Gay]], [[Hiroshima]] gainean botatako bonba atomikoa, [[Little Boy]]ri lotzeko argoilak bere diseinuak izan ziren eta bere fabriketan egin ziren.
 
Antzerki elkarte bat ere sortu zuen bere anaia [[Gummo]]rekin.
 
Erloju berezi bat ere sortu zuen, bihotzeko arazoak zituztenei pultsua neurtu eta alarma bidaltzen zuena, arazoren bat erregistratu bezain pronto.
 
Denbora gutxira, [[Paramount Konpainia]] utzi zuten eta, [[Irving G.Thalberg]]i esker, Marx anaiak [[Metro Goldwy]]en hasi ziren lanean; bi pelikula filmatu zituzten: ''Una noche en la opera'' eta ''Un dia en las carreras'', arrakasta handia lortuko zuten filmak biak ere.
[[Fitxategi:Cocoanuts.jpg|thumb|250px|The Cocoanuts pelikula]]
== Filmografia ==
* ''Humor Risk'' ([[1921]])
* ''A Kiss in the Dark'' (1925). Akreditaziorik gabe
* ''The Cocoanuts'' ([[1929]])
* ''Animal Crackers'' ([[1930]])
* ''The House That Shadows Built'' ([[1931]])
* ''Monkey Business'' ([[1931]])
* ''Horse Feathers'' ([[1932]])
* ''Duck Soup'' ([[1933]])
 
[[Kategoria:Ameriketako Estatu Batuetako aktoreak|Marx, Zeppo]]